ZIV enpresak Bizkaiko Parkean dituen instalazioak bisitatu ditu Tapia sailburuak
Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak bisitatu ditu ZIV enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituen instalazioak.
Konpainiako presidente Norberto Santiagok eta presidenteorde Covadonga Cocak lagunduta, sailburuak enpresako instalazioak ikusi ditu.
Horrela, zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan ditu kontagailu adimendunen eta datu-kontzentratzaileen esparruan eman diren aurrerapausoak. Merkatu nazionalean aurrendaria den ZIVek bi milioi unitate fabrikatzen ditu urtean, ondoren nazioan, Europan eta munduko hainbat herrialdetan –hala nola Latinoamerika eta Saudi Arabia– banatzen direnak.
Europako Batzordeak 2012an neurri arautzaileak ezarri eta gero hasi ziren smart grid soluzioak hedatzen. Sustapen hori adierazgarria izan zen bereziki Euskadin: Bidelek Sareak proiektuaren bidez enpresek bultzada nabarmena izan zuten, nazioartean lehiatzeko ahalmenaren mesede.
Bisitaldian, sektorean punta-puntakoa den ZIVen gaur egungo egoera ez ezik, enpresaren aurrerapenak eta etorkizuneko egitasmoak ere zuzenean ezagutu ditu sailburuak.