Zu bezalako emakumeen bila gabiltza. Zure espazioa eman nahi dizugu
Euskadiko Parke Teknologikoko enpresetan emakumeek arlo zientifikoan eta teknologikoan egiten duten lana ikusarazteko eta aitortzeko kanpaina berria
www.parke.eus webguneak sei Campusetako enpresa eta zentroetan lan egiten duten 207 emakumeren profilak biltzen ditu
Euskadiko Parke Teknologikoek hedapen-kanpaina bat abiarazi dute aurten ere beren komunikazio-kanaletan, emakumeek Abantoko, Leioako, Donostiako, Vitoria-Gasteizko, Hernaniko, Zamudioko/Derioko campusetako enpresetan eta zentroetan arlo zientifiko-teknologikoan egiten duten lana ikusarazteko espazioak irekitzeko.
Web-orriak zientzia eta teknologian diharduten emakumeen 207 profil biltzen ditu, emakumeen eta nesken zientzian erabateko eta bidezko sarbidea eta partaidetza ikusarazten eta babesten laguntzen duen ekimen baten esparruan.
Otsailaren 6tik 17ra bitartean, Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Parke Teknologikotik emakume zientzialariei protagonismoa ematen zaie berriro, hainbat komunikazio-kanalen bidez (webguneak, sare sozialak, buletinak, etab.).
Parte hartu nahi duten profesional guztientzako gune irekia da. Horretarako, harremanetan jarri beharko duzue komunikazioa@parke.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen-abizenak, prestakuntza eta egiten duzuen jardueraren deskribapen laburra adieraziz, eta gutxieneko tamaina duen argazki bat erantsiz (>500 mpx).
Zurekin kontatu nahi dugu!
Profilak hemen kontsulta daitezke