EMAKUME ZIENTZIALARI ETA TEKNOLOGIKOAK protagonista Arabako saltokietan

Albisteak, K·talent, Konpromisoa

Hainbat posterren bidez, emakume zientzialarien eta teknologoen profilak eta esperientziak erakutsiko dira erakusleihoetan, Arabako Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera egingo den ekimen batean

Euskadiko Parke Teknolokikoak, Arabako Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, kartelen erakusketa bat antolatu du lurraldeko hainbat udalerritako saltokitan, Arabako emakume zientzialarien eta teknologoen profilak eta esperientziak erakusteko. Azken urteotako arrakastaren ondoren, ekimen hau laugarren urtez jarraian errepikatzen da.

Zientziako Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Arabako hainbat saltokik kartelak jarriko dituzte erakusleihoetan, arlo zientifiko-teknologikoko emakumezko erreferenteen testigantzekin. Erreferente horiek, kasu askotan, Euskadiko Parke Teknologikoko Gasteizko Campusean egiten dute lan. Horretarako, Arabako profesionalen biografia txiki bat jasotzen duten hainbat poster banatu dira, haien argazkiarekin eta sektorean izandako esperientziarekin lotutako aipu batekin batera.

Neskatoen eta emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bizitzako esparru guztietan jartzea helburu duten ekintzen multzoaren parte da kanpaina. Ildo horretan, garrantzi berezia hartzen du bokazio zientifikoen esparruan emakumeen potentzialtasunen garapenak eta ikusgarritasunak.

Kanpaina hau Euskadiko Parke Teknologikoak ikasleen artean, eta bereziki nesken artean, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko Inspira STEAM programaren bidez duen konpromisoaren parte da.

Erakusketa honen helburua da beren jarduera profesionala arlo zientifiko-teknologikoan garatzen duten emakume arabarrek egiten duten lana ikusaraztea, eta ikasleen artean STEM lanbideekiko (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko siglengatik) interes handiagoa lortzea.

Partekatu

Beste berri batzuk