200 adituk ETEetako berrikuntzaren aldeko apustua egin dute

Bizkaia

Guztira berrikuntzaren alorreko 200 aholkulari eta aditu bildu ziren atzo Bizkaiko Teknologia Parkean, Zamudion. Jardunaldi horretan berrikuntzaren aldeko apustua egitearen garrantzia nabarmendu zuten, krisi ekonomikoko garaian ETEak finka daitezen. Gainera, ziurgabetasun uneetan euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko enpresa-eraldaketak duen balioaren inguruan eztabaidatu ziren. SPRIk sustatzen duen Aldatu Programan biltzen den topaketa honetan ondoko gaiak nabarmendu ziren: euskal ETEen egungo egoera, ETEak osatzen dituzten pertsonen partaidetza eta antolakuntzarako modu berriak edo berrikuntzarako ahalmena sustatzea, besteren artean.

Partekatu

Beste berri batzuk