200dik gora ingeniari “Ingeniariak ekiten du” jardunaldian

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatuta, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen laguntzarekin, “Ingenieriak Ekintzaileak” programa aurkeztu zen azaroaren 26an Parkean egin zen ekitaldian.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak “Ingeniariak ekiten du” jardunaldia hartu zuen joan den azaroaren 26an. Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatuta, Parkearen laguntzarekin, elkargoko dekano Jose Ignacio Garbizuk egin zuen jardunaldiaren aurkezpena. Jarduera ekintzailea balioztatu eta hedatzearen beharra azpimarratu zuen presidenteak, baita barne ekintzailetza bultzatzeko ere, ingeniariaren lanbideari balio erantsi bat emateko.

Ondoren, Aitor Diazen eskutik, Ingenieriak Ekintzaileak programa aurkeztu zen. Ingeniariaren ezaugarri ekintzailea sustatzea du helburu programa honek, baita negozio ereduak garatu, enpresa bat sortzeko eman behar diren urratsak ezagutu, baliozko kontaktuen sare bat sortu eta eraiki, eta ekintzaileekin harremanetan egotea ere.

Jardunaldiari amaiera emateko, Luis Cañada Vicinay, Novia Salcedo Fundazioko presidenteak hartu zuen hitza, “Ekintzailea eta enpresa: Einstein, Darwin eta bizitza”ri buruzko hitzaldia emateko.

200dik gora ingeniari bildu ziren Parkeko auditorioan, jardunaldia jarraitzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk