2012ko Marie Curie Beken hiru proposamen deialdi argitaratu dira, 200 milioi euroko aurrekontuarekin

Araba

Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiak, VII. Esparru Programako “Pertsonak” berariazko programan kokatzen dira.

Comisión Europar, 13/03/2012

Marie Curie Beken hiru proposamen deialdi argitaratu ditu Europar Batzordeak bere aldizkari ofizialean. 200 milioi euroko aurrekontu osoa duten deialdiok, VII Esparru Programako “Pertsonak” berariazko programaren barruan daude:

Europa barruko Marie Curie bekak Garapen Profesionalerako (IEF) honako helburu honekin: ikertzaileei babesa eman ikerketa arloan lehen mailako tokia hartu edo indartzeko, lehen ikertzaile maila, irakasle edo beste edozein senior maila lor dezan hezkuntzan edota enpresan.

Harrerarako Nazioarteko bekak (IIF), kide diren Estatuetan eta herrialde bazkideetan ikerketa bikaintasuna indartzeko helburua dutenak, jakintzaren trukean oinarrituz, ikerketa proiektu europarretan partehartzeko Europara etorritako beste herrialde batzuetako lehen mailako ikerlariak hartzearen bidez.

Marie Curie Nazioarteko bekak hirugarren herrialdeetara ateratzeko (IOF). Helburua honako hau da: ikertzaile europarren ibilbide profesionalaren nazioarteko dimentsioa indartzea, beste herrialde batzuetan kokatutako lehen mailako eta ikerketan lan eskerga egiten duten erakundeetan prestakuntza egin eta jakintzak lortzea. Ondoren, ikertzaile hauek kide diren Estatu edo herrialde bazkideetakoren baten kokatutako erakunderen batera itzuliko dira kanpoan hartutako eskarmentu eta jakintzatekin.

Interesa duten erakundeak, EBko Estaturen baten edo herrialde bazkideren baten egoitza dutenak, 2012.eko abuztuaren 16 arteko epea izango dute beraien proposamenak aurkezteko.

Partekatu

Beste berri batzuk