300 ikertzaile eta zientzilari europarrek interesa azaldu dute Bizkaiarengatik Turinen egindako Zientzia eta Ikerkuntza Azoka Europarrean
- Bizkaia:xede nazioarteko hitzordu horretara joan zen, eremu estrategikoetan kualifikazio altua duten ikertzaileen interesa topatu eta erakartzeko eta Bizkaiko nahiz, orokorrean, Euskadiko zientzia, teknologi eta enpresa sareko aukera eta ikerkuntza proiektu adierazgarrienen berri emateko helburuekin.
- Bizkaia:xederen standak EB osoko 300 ikertzailetik gora erregistratu zuen Bizkaiarekiko interesarekin. Haien Curriculum Vitaea beren profil profesionalekiko interesa duten euskal entitateen eskura jarriko da.
Bizkaia:xedek, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak sustatutako elkarteak, bigarren aldiz parte hartu du Zientzia eta Ikerkuntzako Azoka Europar Nagusian, ESOF-2010ean hain zuzen. Azoka hura Turinen (Italia) egin zen joan den uztailaren 2aren eta 7aren artean.ESOF, Europako Batzordeak sustaturikoa, erreferentziako bi urtetik behingo ekitaldi bihurtu da beren jarduna ikerkuntza eta berrikuntza zientifikoaren alorretan garatzen duten agente, aditu eta erakundeentzat.
ESOF-2010 delakoaren laugarren edizioak 5.000 agente inguru biltzea lortu du (ikasleak, ikertzaileak eta zientzialariak, unibertsitateko ikasleak, adituak, erakunde espezializatuak, hedabideak, erakundeen ordezkariak eta jendea orokorrean), zientziaren eta teknologiaren alorreko ezagutzaren mugak arakatzeko, gai gatazkatsuei buruz eztabaidatzeko eta bizipenak alderatzeko helburuarekin.
ESOF bi urtetik behin egiten da, eta gaur arte Stockholm, Munich, Bartzelona eta Turin hiri europarretan egin da. Oraingoan, ESOFek Europar Batasun osoko 51 erakusmahai eduki du eta 150 mintegi eta laneko bilera baino gehiago egin da. Halaber, 20 hitzaldi ere izan dira, zientziaren esparruko pertsona adierazgarriek emanak.