40 milioi euro gehiago, Euskadin I+G+b diruz laguntzeko programak indartzeko

Bizkaia

  • Eusko Jaurlaritzak ekitaldi honetan I+G+b programak laguntzera 40.327.393 € gehiago bideratzea erabaki du. Beraz, ETORTEK, ETORGAI, GAITEK, NETS eta EMAITEK programetarako inbertsio osoa 130 milioi eurokoa izango da. Gainera, IKERTU eta SAIOTEK programak abiaraziko ditu 8.400.000 eurorekin.

Horrela, ikerketa estrategikora, ikerketa industrialera, zentro teknologikoetara eta beren korporazio- eta aliantza-teknologikoetara zuzendutako plan berriak finantzatuko ditu. Era berean, produktu berriak garatzeko eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresak sortzeko programetarako laguntza handiagoa emango du; bi kasu horietan, laguntzak 2012an baino % 4,5 eta % 12,5 handiagoak izango dira, hurrenez hurren.

Horrez gain, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile zientifiko eta teknologikoei zuzendutako Saiotek laguntzen programa 7.000.000 eurorekin abiarazi da eta prestakuntzan laguntzeko eta enpresetan giza kapitala sustatzeko Ikertu programa, berriz, 1.400.000 eurorekin.

2013KO TEKNOLOGIA PROGRAMEN DEIALDIAK ZABALTZEA

ZABAL. GUZTIRA

Saiotek abiaraztea (2013)

7.000.000

Ikertu abiaraztea (2013)

1.400.000

Emaitek zabaltzea (2013)

4.025.050

Etortek zabaltzea (2013)

1.918.772

Etorgai zabaltzea (2013)

6.900.000

Gaitek zabaltzea (2013)

19.830.714

Nets zabaltzea (2013)

1.000.000

GUZTIZKOA

42.074.536

IKERKETA ESTRATEGIKORAKO ETORTEK PROGRAMA:18.000.000 €

Ikerketa estrategikorako ETORTEK programak, hasieran, 16.081.228 euro zeuzkan esleituta, eta orain 1.918.772 € gehiago izango ditu; hau da, 18 milioi euro, guztira. Programa horrek bi funtzio betetzen ditu; batetik, ekonomia-egituraren lehiakortasuna hobetzeko arloetan ikerketa estrategikoa egitea babesten du, eta bestetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean dauden ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-erakundeen enpresa-dibertsifikazioa.

IKERKETA INDUSTRIALERAKO ETORGAI PROGRAMA:33.000.000 €

Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu integratu estrategikoak egiten laguntzeko ETORGAI programa 33 milioi euro izatera iritsiko da, Gobernu Kontseiluak gaur 6.900.000 €-ko igoera baimendu ondoren.

Hauxe da programaren helburua: Euskadirentzat estrategikoak diren ikerketa industrialeko proiektu integratuak garatzea, produktu, lanpostu eta enpresa berriak sortuz sektorearen eta ekonomiaren dibertsifikazio-prozesuak bizkortzeko.

PRODUKTU BERRIAK GARATZEKO GAITEK PROGRAMA:43.800.000 €

Produktu berriak garatzeko proiektuen aldeko GAITEK programa osatzeko, 19.830.714 €-ko funts gehigarriak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak.  Igoera horri esker, Eusko Jaurlaritzak 2013ko deialdian, guztira, 43.800.000 € bideratu ahal izango ditu laguntza-programa horretara. Horrek esan nahi du 2012 urtearekin alderatuta % 4,5eko hazkundea izango duela.

OINARRI ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOKO ENPRESENTZAKO NETS PROGRAMA:4.500.000 €

Hauxe da oinarri teknologikoko enpresa berriak bultzatzeko programaren funtzioa: jakintza erabiliz enpresa-ekimen berrien core business-a izango diren produktu berriak edo merkaturatu daitezkeen zerbitzu berriak sortzen laguntzea.  2013ko ekitaldian NETS programara bideratutako baliabideak milioi bat euro handiagoak izango dira, guztira 4.500.000 eurokoak, eta horrek 2012arekin alderatuz % 12,5eko igoera adierazten du. Onuradunak hauek izango dira:

-Enpresak (enpresa handiak eta ETEak).

-Fundazioak eta enpresa-elkarteak.

-Enpresen arteko elkarteak.

-Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak, akreditazioa daukatenak.

TEKNOLOGIA ARLOKO ZENTRO, KORPORAZIO ETA ALIANTZETARAKO EMAITEK PROGRAMA:30.000.000 €

Hauxe da Emaitek programaren helburu nagusia: zentro teknologikoek ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza arloetan egiten duten lana emaitzak lortzera bideratzea. Era berean, beste helburu hau ere badu: teknologia arloko korporazio eta aliantzek beren parte diren zentro teknologikoei bultzada bat ematea, zentroen emaitzak eta ahalmenak hobetzeko ekintzak garatuz. Baliabideen igoera 4.025.050 €-koa izango da. Guztira, aurten 30.000.000 € bideratuko dizkio Eusko Jaurlaritzak.

Partekatu

Beste berri batzuk