600dik gora korrikalarik hartu zuten parte Herri Lasterketan

Bizkaia

• Maiatzaren 5ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean ospatutako froga desberdinetan adin guztietako korrilakariak izan ziren.

• Fermin Cacho, atleta ohia, 1.500 metrotan espezializatua eta Bartzelonako joku olinpikoetan urrezko domina lortu zuena ere bertan izan zen.

• 2006. Urtetik AISIATEK elkarteak antolatzen duen lasterketak bere zazpigarren edizioa izan du.

Maiatzaren 5ean, larunbatez egin zen Aisiatekek antolatutako Herri Lasterketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Aurten bere zazpigarren edizioa izan duen lasterketan, adin guztietako 600dik gora korrikalarik hartu zuten parte, lasterketaren baitan aurreikusitako froga desberdinetan.

Herri Lasterketaren irabazlea Hicham Omalla izan zen, 31’55”ko denborarekin gizonezkoen kategorian eta emakumeetan, Senayet Mesganaw irabazi zuen 38’57”tan lasterketa egin ondoren.

Bizkaiko 3. Errepideko Lasterketa, 10.000 metroko frogan Mari Carmen Gartzia izan zen lehena emakumeen kategorian 39’24”ko denborarekin; gizonezkoetan David Garcia iritsi zen lehena 32’14”ko denborarekin.

Egokitutako Kross Laburra, emakumeetan, Nahikari Melendez-ek irabazi zuen eta gizonezkoetan, Txaber Xabier de la Torrek. Egokitutako Kross Luzean berriz Asier Aguirre izan zen garaile.

Haurren kategorian, 7 urterarteko lasterketan Ekain Gorostolak izan zen garaile; 8-11 urte bitartekoetan Leire Perez eta 12-14 urte bitartekoetan berriz Eneko Perez.

Patin lasterketan berriz, Enrique Leivak irabazi zuen gizonezkoen kategorian eta Ainhoa Galdeanok emakumeen artean.

  • Iturria: BZTP
  • Data: 2012/05/09

Partekatu

Beste berri batzuk