700 ikasle arabar baino gehiago ari dira parte hartzen ‘IkasEkiten-Aprender a emprender’ programan

Araba

  • Ekimen ekintzaileari buruzko tailerrek betebeharreko baldintza dute: ‘eginez ikastea’

Joan den irailaren 30ean, ‘IkasEkiten-Aprender a emprender’ programa abiarazi zen, bigarren aldiz. CEIA (Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea) buru duen proiektu horren helburua Arabako 4. DBHko ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea da eta hainbat ikastetxetako 700 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute bertan.

Irailean, urrian eta azaroan gauzatzen ari diren 20 tailer biltzen ditu programak eta horien asmoa da ikasleak goiz bat igarotzea CEIAn euren konpetentziak garatzen,‘eginez ikastea’ oinarrizko premisa jarraitzen duten hainbat tailer tematiko eta dinamiken bidez. Era berean, zentroan kokatutako ekimen ekintzaileen sustatzaileak ezagutzeko aukera izango dute, eurekin esperientziak eta jakin-nahiak elkartrukatzeko.

Iaz bezala, aurten ere ekimena online jarraitu ahalko da www.ikasekiten.com blogaren zein Facebook eta Twitter sare sozialetako profilen bidez. Beraz, ikasle, irakasle koordinatzaile eta abarren topaleku izango dira esperientziak, kontaktuak… partekatzeko.

Corazonistas, San Prudencio, Virgen Niña, Hogar San José, Mercedarias, Calasanz-Escolapios, Mendebaldea, Urkide eta San Viator ikastetxeek baieztatu dute jada programan parte hartuko dutela.

Iazko ikasturtean 900 ikasle inguruk eta guztira 13 ikastetxek parte hartu zuten Araban lehenengo aldiz egiten zen ekimen berritzaile horretan.

Partekatu

Beste berri batzuk