826 euskal enpresa hobeto lehiatuko dira aurten merkatuetan, SPRIk sustatutako IKTen aplikazioari esker

Araba

–       +Digital@ programaren bidez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak laguntzak ematen ditu informazio teknologiak sartu eta erabiltzeko ETEen lehiakortasun tresna bezala.

–       Jada irekirik dago laguntza horiek jasotzeko deialdia, eta www.spri.es atariko Laguntza eta Zerbitzuen ataletik sar daiteke bertara.

2013an gutxienez 826 euskal enpresak jasoko dituzte informazio teknologiak  (IKT) ETEen lehiakortasun tresna bezala sartu eta erabiltzeko laguntzak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bidez emango dituenak. Gainera, dagoeneko abian dira enpresa elkarteek eta profesionalek lankidetzan garatuko dituzten 107 proiektu. Jada irekirik dago laguntza horiek jasotzeko deialdia, eta atariko Laguntza eta Zerbitzuen ataletik sar daiteke bertara. +Digital@ da laguntza horiek arautzen dituen programa.

Zehazki, 855 hobekuntza proiektu bultzatuko dira batez beste 18 enplegatu dituzten hiru lurralde historikoetako 826 enpresatan. Programa honen helburua da euskal ETEen barne prozesuen eta ETEek bezero, hornitzaile eta administrazioekin dituzten harremanen digitalizazioa IKTak erabiliz sustatzea, enpresa horien lehiakortasuna bideratu eta indartzeko. Enpresa elkarteei zuzendutako atalean, programaren xedea da Informazio eta Komunikazio Teknologiak Euskal Autonomi Erkidegoko enpresa ehunean sar daitezen laguntzea, enpresa talde batek gauzatutako eta EAEko enpresa edota profesionalen elkarteek bultzatutako lankidetza proiektuak sustatuz.

Hona hemen hobekuntza proiektuen bidez sustatu nahi diren alderdiak: kudeaketa sistemak, CRM, dokumentuen kudeaketa, langileen mugikortasunarekin zerikusia duten proiektuak, web proiektuak eta merkataritza elektronikokoak, intranetak, estranetak, onlineko marketina, enpresen informazio sistemen segurtasun auditoretzak, produktuen trazabilitatea kudeatuko duten RFID sistemak ezartzeko proiektuak, eta abar. Espediente gehienak kudeaketa sistemei buruzkoak dira, batzuk kudeaketako sistema integralak (ERP) dira eta beste batzuk kudeaketa-prozesu jakin batzuetarako soluzio espezifikoak; aipatzekoa da, bestalde, dezente ugaritu direla onlineko marketinarekin loturik dauden proiektuak, batik bat bilatzeen posizionamenduarekin eta sare sozialetako presentzia eta kudeaketarekin zerikusia dutenak.

Saritutako proiektuak

SPRIk IKTen ezarpen proiektu onenak saritzen ditu bi urterik behin. Hain zuzen, iaz Enpresa Digitala Saria banatu zuen sarien zortzigarren edizioan. Hijos de José Serrats enpresak lehen saria irabazi zuen “Plan de comercialización vs reputación y social medias” proiektuagatik eta proiektu horren bidez IKTak bikain txertatzeagatik Enpresaren estrategian, enpresa IKTen erabilerara egokitzeagatik, aplikatutako teknologien usagarritasun eta eskalagarritasunagatik eta enpresako kudeaketan lortutako hobekuntzengatik.

Sarituak izan ziren baita ere Arabako AJL Ophtalmic, S.A., stock-kudeaketa bezeroari aplikatzeko garatu zuen proiektuagatik, Bizkaiko Gonvador S.L., “La Golosa últma milla” izeneko proiektuagatik, eta Gipuzkoako Ineko, S. Coop, “Control y supervisión planta y sistema de gestión integral” proiektuagatik.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk