Accenture-k Industria X.0-ko egoitza zabaldu du Bizkaiko Parke Zientifikoan eta Teknologikoan
Accenture-k Industria X.0, industria Adimentsua eta Ziberseguruko egoitza berria inauguratu du gaur Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko 602 eraikinean
Talentua eta berrikuntza Industria Adimentsu eta Zibersegururako
Bizkaiko Parkeko 602 eraikinak eremu berri bat du –2.000 metro koadro baino gehiagokoa– ; bertan, Accenture enpresaren Industria X-ko egoitza dago finkatuta. Helburu nagusiak hauek dira: “core” prozesu industrialen eraldaketaren (ingeniaritza, ekoizpena eta mantenimendua) bidez industriaren berrinbertsioa erraztea, langilearen esperientzia hobetzea eta negozio-modelo digital berriak sortzea. Euskadiko, Espainiako eta Europako industria-enpresetan errealitate bihurtzeko, berrikuntza indarra hartzen ari den zentroa. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria eta Juan Pedro Moreno Espainia, Portugal eta Israeleko Accenture-ko presidentea izan dira inaugurazioan.
Accenturek Industria X.Ori buruz egin duen azken azterketaren arabera, Espainiako zuzendariek garrantzi estrategikoa ematen diote produktu eta zerbitzu berritzaileen garapenari (% 60), baita eragiketetan eraginkortasun handiagoa lortzeari ere (% 60). Lautik hiruk adierazi dute modu digitala dela berrikuntza sustatzeko modurik onena eta gehienek badakite kostuak murrizteko edo prozesuak hobetzeko, gaitasun hobeak behar dituztela industria-aplikazioko teknologia digitaletan.
Helburu horiek lortzeko, -eta Accenture-ren talentu espezializatua industrian, teknologia gaitzaileetan eta zibersegurtasunean pilatzeaz gain-, zentro honek lehen mailako konpainia industrialak eta berrikuntza industrialeko ekosistemarekin zerikusia duten erakundeak (zentro teknologikoak eta unibertsitateak, esaterako) ere hartuko ditu. Zientzia eta Teknologiako Euskadiko Sarearekin eta Accentureko Berrikuntzako Zentro Orokorreko sarearekin txertatutako laguntza-zentroa.
Juan Pedro Morenoren, Espainian, Portugalen eta Israelen Accentureko presidentea denaren arabera, eremu berri honek, Euskadiko Industria 4.0ko ekosisteman txertatuta sortu denak, berrikuntza sortuko du eta industriarako proiektuak garatuko ditu, esate baterako, automozioa, ekipamendu industriala eta kontsumokoa, aeronautika eta garraioa, energia berriztagarriak edo baliabide naturalak. Gainera, Industria X.0ko egoitzen munduko sarearekin konektatuta egongo da, Frantzian, Alemanian, Italian eta Estatu Batuetan egoitzak izanik”.
Industria X.0 Zentroa, Industria Adimentsua eta Zibersegurua, bereizgarria da Euskadiko ekosistema industrialean; izan ere, nazioartekotzeko bokazioarekin sortu da. Bereizgarritasun hori bost gaitasun konbinatuz lortuko da: adimen industriala, langile konektatua, eragiketa bizkorrak, “zerbitzuetara bideratzea” eta zibersegurtasun industriala; horiek guztiak gaitzen dituzten teknologia industrialen oinarriaren gainean: errealitate zabaldua, biki digitala, adimen artifiziala, machine learning, 5G komunikazioak, IoT Industriala, Blockchain eta robotika kolaboratiboa. Egoitza berriak bezero industrial berriekin lan egingo du elkarrekiko sorkuntzan, hau da, negozio-estrategiak sortzea eta eraldaketa digitala, eta prototipoen eta user cases-en sorrera, irtenbideen mailaz mailako igoera eta horien ezarpena, edo eragile industriala zibersegurtasuneko gaietan trebatzea barne.
Espainian oro har eta Euskadin bereziki, esplotatu gabeko potentziala dago oraindik ekonomia orokorrean Espainiako industriaren posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen duten teknologien eta negozio-ereduen konbinazio zuzena garatzeko. Hala eta guztiz ere, Espainiako konpainien % 13ko soilik aitortu dute teknologia digitalen egindako inbertsioen itzulkina lortzen ari direla. Bidaia horretan, enpresek beren eredu eragileak berriz asmatu behar dituzte eta balio-katea berriz zehaztu behar dute X.0 benetako enpresa bihurtzeko, Carlos Gallego Accentureko Industria X.O-ko zuzendari kudeatzailearen arabera
Accenturek industriaren bazkide gisa egin nahi dio aurre erronkari, eraldaketan lagunduz eta Espainiako ekonomiako sektore garrantzitsu honetako digitalizazioaren buruan egonda.
Accenture zerbitzu profesionaletan liderra den konpainia orokorra da. Zerbitzu eta irtenbide-aukera zabala eskaintzen du estrategian, aholkularitzan, digitalean, teknologian eta eragiketetan. Esperientzia zabala eta ezagutza espezializatuak 40 industria baino gehiagotan eta negozio arlo batean baino gehiagotan konbinatuz –munduko garapeneko zentroen sare zabalenarekin sendotuta-, Accenturek negozioaren eta teknologiaren intersekzioan lan egiten du, betiere, bezeroei errendimendua hobetzen eta akziodunentzako balio iraunkorra sortzen laguntzeko helburuarekin. 120 herrialde baino gehiagotan bezeroei zerbitzua eskaintzen dien 477.000 profesional baino gehiago izanik, Accenturek berrikuntza sustatzen du mundua bizi den eta lan egiten duen modua hobetzeko. Gehiago jakiteko, bisita gaitzazu www.accenture.es webgunean.