Aernnova Aerodays 2015en
Europako Batzordeak antolatuta Erresuma Batuan egin dituzten Aerodays jardunaldietan, Aernnovak CleanSky 1en izandako partaidetzaren emaitzak aurkeztu du. Era berean, lehiakortasuna eta kalitatea handitzeko asmoz, muntaketaren automatizazio-lerroan hurrengo urteotarako garapen teknologikoa bideratzeko bere estrategian nola lotzen den azaldu du.
Clean Sky da ingurumena gehien zaintzen duten Europako aireontzien etorkizuneko belaunaldiaren diseinuan ikertzeko Europako apustu nagusia. Lehen edizioa Ikerkuntzako VII. Esparru Programaren (EP) baitan dago (2007-2013).
Cleansky 1 kontsortzioak benetako plataformen gainean integratutako 5 proiektu nagusi jarri zituen abian eta Aernnovaren ekarpena SFWA (Smart Fixed Wing Aircraft) proiektuan txertatu zen. Hegalaren programa baitan, Aernnovak Tortsio Kutxa eta “SMART hegal” berrien muntaketa monitorizatua garatu ditu. Horren bidez, gainerako bazkideen piezak bi hegal garbitan txertatu ditu.
Belaunaldi berriko hegazkinerako, hegalaren portaera laminar hobea, muntaketako tolerantzietan eta akabera finagoetan oinarritutakoa, lorpen garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu; izan ere, marruskadura % 5 gutxitzea ahalbidetzen du eta horrek aireontziaren errendimendu orokorra eta igorpenen murrizketa areagotzen ditu. Proiektuaren emaitza probatu ahal izateko, Airbus A340-300 bat ekipatuko dute hegaleko kanpoko sekzio berriekin fluxu laminarreko hegal naturalaren diseinu berria eragingarria dela erakusteko.
Sekzio horien muntaketa Aernnova Aeroestructurasek Araban dituen instalazioetan ari dira egiten.
Proiektua Aernnovako Teknologia arloko zuzendariak, Miguel Ángel Castillok, aurkeztu zuen Aerodaysen.