AERNNOVA: Embraer 2015ko Aeroegituren hornitzaile onena
Brasilgo Embraer konpainiak aeroegituren hornitzaile onenaren saria eman dio Aernnovari.
Aernnovari bezeroek aitortutako merituen artean daude, honako hauek: “industria aeroespazialean esperientzia tekniko sendoa izatea, bezeroen zaintza aurreratua eta bikaina izanik. Entregetan puntualak izatea eta kalitatea bermatzea. Horrez gain, Aernnovak benchmar bikaina eskaintzen du gardentasun, profesionaltasun eta malgutasunean. Elementu horiek guztiak faktore garrantzitsuak dira eta Embraerren eta Aernnovaren arteko aliantza indartzen dute”.
Bi konpainien artean 22 urteko harremana izan ostean etorri da saria. Harremana hasi zenean, Aernnovak, orduan Gamesa Aeronáutica zenak, Embraer 145en hegalaren eta nacelles direlakoen ingeniaritzan eta fabrikazioan parte hartu zuen. Gero, Aernnovak Embraer 179/190en aeroegituren ingeniaritzan eta fabrikazioan ere parte hartzea lortu zuen, eta orain gutxi, KC390 eta E2 modeloetan ere bai.
Honako hau 2015eko ekitaldian hornitzaileen eskutik Aernnovak jaso duen hirugarren saria da. Aurretik Airbusek aukeratu zuen hornitzaile onenaren saria emateko, eta Boeingek ingeniaritzako sailean egindako lanaren bikaintasunagatik saritu zuen.