BCBLak bikaintasun zentroetako Severo Ochoa aitorpena lortu du

Gipuzkoa

Neurozientziaren ikerketan espezializatutako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak, Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun ministerioak ematen dituen bikaintasun zientifikoko zentroetako Severo Ochoa aitorpena lortu du, hurrengo lau urteetarako 4 milioi euroko saria suposatzen duena.

BCBL-Severo-Ochoa bajaDonostian egoitza duen BCBL zentroak, izen handiko akreditazio hau lortu dute, besteak beste Valentin Fúster kardiologoak zuzentzen duen Estatuko Ikerketa Kardiobaskularreko Zentroa (EIKZ) edo Ikerketa Onkologietarako Estatuko Zentroa (IOEZ) aurkitzen diren zentro zientifikoen zerrendara gehitu zaio;.

Deialdi honetan bikaintasun ziurtagiria lortu duten instituzioak, 115 zientzialari entzutetsuk egindako ebaluazio zurrun baten osteko beren emaitza zientifiko eta programa estrategikoengatik aukeratu dituzte.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk