DUO 2015 Kongresua, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

Uro-onkologiari buruzko kongresurik entzutetsuenetarikoa da nazioartean, eta gai horren inguruko doktorerik ospetsuenak bilduko ditu Parkeko instalazioetan.

Parkeak dituen baliabideei esker parte-hartzaileek zuzenean jarraitu ahalko dituzte, 3D teknologiaren bidez eta auditoriumetik, hurbileko Donostia Unibertsitate Ospitalean egingo diren ebakuntzak.

 

IMG_3401Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusia aukeratu dute DUO-2015 Kongresua (Uro-Onkologiako Erronkak) hartzeko. Medikuntzaren arlo horretako kongresurik garrantzitsuenetarikoa da, dudarik gabe, eta bertan uro-onkologiako izenik ospetsuenak –naziokoak zein nazioartekoak– bildu dira bi egunez.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Urologia Zerbitzuak, Juan Pablo Sanz Jaka doktorea buru duela, hamargarren kongresua antolatu du Valentziako Onkologia Institutuko Urologia Zerbitzuarekin eta Eduardo Solsona doktorearekin batera.

AEBtik, Frantziatik, Alemaniatik eta Estatuko beste leku batzuetatik heldutako hizlariek eman diote forma kongresuari, non ondoko gaiak jorratu diren, besteak beste: aurrerapen zientifikoak, ondorioak eta metodologia berriak. Gainera, sare sozialak urologian duten garrantzia, arlo horri buruz ematen den informazioa eta Internetek medikuntzan duen eragina ere azpimarratu dira.

Berritasun gisa, aurten kongresua Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin denez, bertaratutakoek zuzenean auditoriumetik jarraitu ahal izan dituzte Donostia Unibertsitate Ospitalean egiten ari ziren ebakuntzak. Hori guztia 3D teknologiaz baliatuz eta eraikin biak lotzen dituen zuntz optikozko konexioari esker.

Partekatu

Beste berri batzuk