Aernnovak hasi du lehen Airbus Beluga XLren ekoizpena

Araba

Arabako Aernnova enpresak lehen Beluga XL (MSN001) delakoaren atzealdeko fuselajea egin du. Hala, 2017 hasieran azken mihiztaketa hasteko bidea prestatu du. MSN001 izango da hegan egingo duen lehen Beluga XL hegazkina.

BELUGAXL-450x308Fuselajearen atzealdeko zatia, Aernnovak egindakoa, izango da Toulousen Belugaren amaierako mihiztaketa lerroan sartuko den lehen zatia. Beluga XL 2019 erdialderako jarriko dela zerbitzuan aurrez ikusi dute.

Le Bourgeten joan den ekainean egin zen azken Paris Air Show erakusketan, Airbusek Beluga XL programa berrirako egituren hornitzaile garrantzitsu guztien aukeraketa iragarri zuen, eta horien artean, Aernnova dago. Hain zuzen ere, atzealdeko fuselajeko hiru sekzio diseinatzen, industrializatzen, egiten eta muntatzen parte hartuko du.

Garapen-jardueretarako 350.000 ordu baino gehiago emango dituzte produktu-ingeniaritzan, eta horrek 100 ingeniari baino gehiagori emango die enplegua Arabako Parke Teknologikoko ingeniaritza-zentroetako eta Zamudioko Parke Teknologikoko ingeniaritza-zentro berriko garapen-aldian. Ekipo horiek modelo-aldaketa batek beti dakartzan I+G+b erronkari aurre egin beharko die.

Egungo Beluga garraio-hegazkin berezia da, eta Airbus hegazkinen osagai handiak mobilizatzen ditu azken muntaketarako. Airbusek diseinatu zuen A300-600 oinarri hartuta eta aldaketa handiak eginda, eta 1996an hasi zen zerbitzuan. Egun 5 unitate daude erabiltzeko prest. Beluga XL berria egungo Airbus A330 oinarri hartuta diseinatu da eta luzera nahiz zabalera handitu zaizkio egungo belaunaldiarekin alderatuta % 30eko edukiera gehigarria emateko.

Lehen Beluga XL zerbitzuan 2019an jarriko dela aurrez ikusi dute. Denbora batez, Beluga XL egungo modeloarekin batera egongo da erabileran, azken unitatea 2025ean kendu arte.

Aernnova 2004an hasi zen garraio-hegazkin berezien edo neurri handikoen eraldaketa-proiektuetan parte hartzen. Eskakizun tekniko altuak eta erantzun-gaitasun handia eskatzen dute lan horiek (time to market) erronka berri horien aurrean. Boeing 747 Large Cargo Freighter-erako fuselaje eraisgarriko sekzioa garatzeko Boeing-ekin lortutako kontratua (irekitzeko eta ixteko mekanismoa barne) izan zen lehenengoa, azken muntaketako lerroetara egiturazko sekzioak garraiatzeko pentsatutakoa zen hori ere.

Beluga XL berrian parte hartuta, Aernnovak hegazkin mota honetako garapenean dituen gaitasunak indartzen ditu eta merkatu-habia horretan, ingeniaritza-gaitasunen eskakizun altuekin, duen posizioa sendotzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk