Aernnovako 200 zuzendari bildu dira Arabako Teknologia Parkean urteko batzarra egiteko

Araba

AERNNOVAren urteko batzarrak enpresak Espainia baitan eta kanpo dituen fabrikazio-zentro ugarietako 200 zuzendari bilduko ditu gaur eta bihar Arabako Teknologia Parkean

ANN2018Topaketa txandaka egin ohi da Gasteiz eta beste toki baten artean eta aurtengoan Gasteizen txanda da berriro ere. Parte-hartzaileak bertan dira dagoeneko eta laneko osoko bilerez gain, hiriak beti eskaini ohi dien harreraz gozatzeko aukera izango dute.

Batzarra hilaren 22aren eta 23aren (osteguna eta ostirala) artean egingo da eta enpresako barneko alderdiak zein etorkizuneko helburuak aztertuko dituzte.

Aldi berean, mundu osoko hainbat tokitatik iritsitako parte-hartzaileek Gasteiz hiria ezagutzeko aukera izango dute. Han, bertakoek eskainitako harrera onaz eta gastronomiaz gozatuko dute.

Beste urte batez, Arabako enpresako arduradunek balorazio positiboa egin dute urteko topaketa egiteko Arabako hiriburua aukeratu dutelako. “Guretzat, oso pozgarria da gure lankideei AERNNOVAren jaiolekua izan zen hiriaren edertasuna eta aukerak harrotasunez erakutsi ahal izatea eta saioak Arabako Teknologia Parkeak eskaintzen duen enpresa-ingurune pribilegiatuan oinarritzea”, adierazi du enpresako presidenteak, Iñaki López Gandáseguik.

Partekatu

Beste berri batzuk