Optimus 3Dk bere instalazio berriak inauguratu ditu Arabako Teknologia Parkean
Ekitaldian izan da Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomikoko diputatua, Pilar García de Salazar
Arabako Optimus 3D enpresak Arabako enpresa eta politika munduetako ordezkari ugari bildu du Arabako Teknologia Parkeko Leonardo Da Vinci-E5 eraikinean inauguratu dituen instalazio berrietan.
5 urtez, Optimus 3D Bic Arabako instalazioetan hazi eta kontsolidatu da eta, inaugurazio-ekitaldi horretan, sektorean erreferente bihurtu ahal izateko orain arte emandako babesa eskertu dio. Era berean, Arabako Teknologia Parkeari eskerrak eman dizkio enpresaren beharrentzat egokia den lekua aurkitzeko garaian emandako erraztasunak eta laguntza direla eta. Bestalde, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak emandako laguntza zein hasiera-hasieratik proiektuaren aldeko apustua egin zuten finantza-erakundeek eskainitako babesa ere aipatu ditu.
“Diseina badaiteke, fabrika dezakegu”
Optimus 3D teknologia gehigarrietan oinarritutako diseinu-gaitasunak eta azken belaunaldiko ekipamenduak dituzten ingeniarien taldea da. Bezero bakoitzaren beharren araberako irtenbide egokiak eskaintzea du xede. 3D inprimaketa erabilita, produktuen, erreminten edo produkzio konbentzionaleko beste edozein elementuren diseinua eta fabrikazioa eraldatzen dugu. Proiektu pilotuez eta osagai txikiez harago joaten gara, egitura arinagoen, seguruagoen eta eragingarriagoen fabrikaziora iristeko.
Hainbat sektoretarako aplikazio anitzak dituzten amaierako prototipo eta produktu berritzaileak garatzen ditugu: automobilgintza, aeronautika eta medikuntza.
2018an, enpresa nazioartekotzeko prozesua jarri du abian eta Frantziako merkatuan arrakasta handia lortu du.
Gaur egun, 200 bezerok baino gehiagok jarri du Optimus 3D taldean bere konfiantza: Osakidetza, Aernnova, Mercedes Benz, BTI eta abar.