Aernovak Aeb-ko hazkunde estrategia indartu du kaliforniako Brek manufacturing company erosita

Araba

Aernnova multinazional aeronautikoak Macquarie Capitalekin akordioa sinatu du Brek Manufacturing (BREK) konpainia erosteko. Industria aeroespazialerako konplexutasun altuko egitura-osagaiak fabrikatzen espezializatutako enpresa da eta Gardena-n (Kalifornia) du egoitza

logo@2xBrek Manufacturing Company 1968an sortu zen. Doitasun handiko osagai mekanizatuak fabrikatzeko teknologia aurreratuko ekipamendu eta instalazioak ditu eta, besteak beste, 2010 urtean “Boeing Performance Excellence” saria jaso zuen.

Enpresaren aktiboen artean sektoreko multi-spindle gantries makina handienetako batzuk ditu.

Konpainia lan oso konplexuetan eta balio erantsi handikoetan espezializatuta dago

(streched formed extrusions, forged block, die forgings, etab. )

BREKek 2016an 43 milioi dolar fakturatu zituen.  Gaur egun 126 langile ditu, baina laster ugarituko dira aurrez ikusitako hedapen-proiektu berriei esker.

BREKen bezero nagusien artean sektoreko multinazional amerikar handiak daude, besteak beste, Boeing, Northrop Grumman, Spirit eta SpaceX.

Eragiketa horrekin, Aernnovak eskari-zorroa handitu ahal izango du sektore zibilean eta defentsan frogatutako arrakasta-programa garrantzitsuak txertatuta, esaterako, B-737 MAX, F-18 E/f, UH-60 Black Hawk, baita azken belaunaldiko beste batzuk ere, hala nola Boeing-en B77X edo SpaceX-en Falcon 9 kohetea.

Hala, Aernnovak AEBko presentzia indartuko du. 2007tik dago han ezarrita Aernnova Engineering US filialaren bidez, ANN Arbor-en (Michigan).  Aernnova AIAko kidea da (Aerospace Industries Association).

Eskaera-zorro garrantzitsua eta finkoa izanik, ekoizpen-gaitasunak handituta eta egin berri dituen inbertsioei esker, BREKek bezero nagusiengandik espero diren ekoizpen-eskari berriei berehalako erantzuna eman ahal izango die; bezero horietako askoren kasuan, iturri bakarreko hornitzailea da eta epe luzeko hitzarmenak dituzte.

Hala, eta BREKen bidez, Aernnovak indarrez hartu du lekua sektore aeroespazialean garrantzi handiko merkatuan.

Aireko garraioa da munduko ekonomiaren motor nagusietako bat. Datozen 20 urteetan, bidaiarien garraioa urtean % 4,5eko erritmoan haziko da, beraz, 32.600 hegazkin berri beharko dira (4,9 bilioi dolarreko balioa izango dute).

Aernnovako arduradunek diotenez, “AEBko merkatua giltzarria da etorkizuneko garapenerako” eta “Brek erosteak AEBn Aernnova haztea ekarriko du, sektorean erreferente nagusi gisa duen lekua indartuz”

Aernnovari buruz:

Aernnova egitura aeronautikoak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dagoen enpresa liderra da. Gainera, mundu mailako aireontzien fabrikatzaile nagusien hornitzaile nagusietako bat da.

2015ean 600 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan zuen eta 4.300 langile ditu Aernnovak. Gaur egun, Espainian, Mexikon, Estatu Batuetan, Brasilen eta Errumanian dago.

Macquarie Group and Macquarie Capitali buruz:

Macquarie Group finantza-zerbitzuen, aholkularitzako eta inbertsio-funts orokorren hornitzailea da.

Macquarieren negozio-ildo nagusia da bezeroen negozio-aukerak eta irabaziak hobetzea eta handitzea, eta horretarako finantza-zerbitzuak jartzen dizkie eskuragarri. Macquariek bezero-aukera zabalari eskaintzen dizkio zerbitzuak, baita erakunde instituzionalei ere. 1969an sortu zen eta 27 herrialdetan baino gehiagotan dauden 70 ordezkaritza baino gehiagoren bidez, 14.372 lanpostu sortu ditu. 377 bilioi dolar baino gehiagoko balioa duten aktiboak kudeatzen ditu (2016ko irailaren 30etik). Macquarie Capitalen enpresa-jarduerak honako hauek biltzen ditu: aholkularitza korporatiboa, banku-jarduera orokorra eta merkatuetakoa eta inbertsio-gaitasun nagusienak. Macquarie Capitalen esperientziak industria-sektore ugarietako askotariko enpresak biltzen ditu, hala nola telekomunikazioetakoak, komunikabideetakoak eta ikuskizunen industriakoak, jokoaren industriakoak, finantza-instituzioak, higiezinen sektorea, azpiegiturak, sektore publikoa eta energia berriztagarriena.

Partekatu

Beste berri batzuk