AEROBLADEren eraikinaren lanak hasi dira Bizkaiko Teknologi Parkean

Bizkaia

Aeroblade enpresa, Aernnova taldearen eta Ekarpen fondoaren partaidetza duen euskal elkarteak, bere instalazioen eta egokitza nagusiaren eraikuntza-lanari hasiera eman dio Bizkaiako Teknologi Parkean. Instalazioek 18.000 m2 izango dituzte eta bertan, enpresaren egoitza nagusiaz gain, B+G+i zentroa eta ereduak eta prototipoak ekoizteko nabe bat ere kokatuko dira bertan.

Egoitza nagusiak diseinu modernoa eta irudi aerodinamikoa izango du, energia gutxi kontsumitzeko prestatuta egongo da eta itxura orokorra jarraitzen duen industria-lantegi funtzionalarekin batera, Lantec-ek diseinatu du. Eraikina egiteko inbertsioa 35mm eurotakoa izango da eta hasierako langile kopurua 52-koa izango da, euretatik 30 B+G+i zentrokoak.

Aeroblade da, hain zuzen ere, 68 metroko luzaerako pala, munduko handiena, diseinatuko duen euskal enpresa nazioarteko 10 aerosorgailu ekoizleetatik batekin sinatutako kontratuari esker. Pala hau bost megabatiotik gorako indarra duten aerosorgailuetan jarriko da eta, batez ere, itxas-parke eolikoetan kokatuko da. Baina hegalek eskaintzen dituzten abantailak indar gutxiagoko haize guneetan ere kokatzeko aprobetxatu nahi dira.

Proiektuari esker konpainiak merkatu-txoko berri bat izango du eta erronka bat izango da palaren tamaina handiak sortuko dituen egitura zailtasunakaitik, erabiliko dituen material sentsibleakaitik, “composite”-ak esaterako, eta palak garraiatzeko beharko dan sistema bat egokitu beharko delako.

Dena den, hau ez da Aeroblade-k izan duen lehen erronka. 2007.ean hasi zenetik, konpainiak 37 metroko bere lehen pala diseinatu, garatu eta, beste batzuren artean, Hyundai aerosorgailuetan frogatu behar izan zuen; USA Energetx amerikarrarekin 45 metroko pala bat diseinatzeko kontratua sinatu du eta AB37 bere ereduaren 18 pala eoliko saldu dizkio Hyundai-ri.

Oraintsu, Euskal Kutxek, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek parte hartzen duten Ekarpen Partaidetza Industrialetako Elkartea enpresaren kapital sozialean sartu da %40arekin; Aernnova bazkide nagusi gisa mantentzen delarik, %54arekin eta gainontzeko %6a zuzendaritza taldearen eskuetan dago.

Partekatu

Beste berri batzuk