Aeromart 2008 misio komertziala

Bizkaia

egan Aeronautikako eta Espazioko Klusterra Aeromart 2008 topaketara joan da. Sektoreko negozioen nazioarteko topaketarik nagusiena da hori eta atzo aeronautikako polorik garrantzitsuenaren egoitza dagoen Tolosan (Frantzia) amaiera eman zitzaion. Aeromart 2008 Parc des Expositions-en egin zen eta bertan, bi egunetan zehar, gutxi gorabehera aeronautikako eta espazioko 200 kontratistek eta 500 konpainia azpikontratistek parte hartu dute kontaktuak ezartzeko eta sektoreko hornidura-katea hobetzeko asmoz aldez aurretik hitzartutako banakako elkarrizketetan.

Partekatu

Beste berri batzuk