Soluzioak Goi Zuzendaritzarentzat

Bizkaia

Unitronics-ek, komunikazioen eta informazio-teknologien sektoreari dagokionez Espainiako merkatuko enpresa aitzindariak, iragan den ostiralean, hilak 21ean, bere “Goi Zuzendaritzarentzako soluzioen jardunaldia” ospatu zuen Bizkaiko Teknologia Parkean inauguratu berri dituen bulegoetan. Jardunaldi hau Unitronics-ek antolatutako ekitaldi-programaren barruan dago, enpresei beren eraginkortasuna areagotzen lagun dakizkiekeen soluzioak aurkezteko helburua duena. Gaur egun IP bidezko urrutiko komunikazioen inguruan dagoen sistemarik aurreratuena den telepresentzia erakustaldiak egin ziren. Bertaratutakoek bere funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten Unitronics-ek duen aretoan, izan ere, iparraldeko eremuan kokatutako lehenengoan.

Partekatu

Beste berri batzuk