Tecnalia Sertec plataforma teknologikoaren bilera hartu du

Bizkaia

Nazioarteko automobilgintzako adituak Bizkaiko Teknologia Parkeko Tecnalia Automozioko egoitzan bildu dira (Robotiker-Tecnalia), Automozioko Osagaien Sektorearentzako (Sertec) Espainiako plataforma teknologikoaren laugarren osoko bileran. Bertan automozioaren sektoreak Estatuan duen egungo egoera aztertu eta horren etorkizunerako ikuspegia eskaini ziren.

2006ko martxoan sortutako Sertec-ek xedetzat du Espainian sektore horren balio-katearen barne dauden hainbat eragileen arteko ekimenen garapenerako eta jarraipenerako tresna izatea.

Partekatu

Beste berri batzuk