Afrika, Asia eta Ekialde Ertaineko herrialdeekiko interesa bikoiztu egin da euskal enpresarien artean

Gipuzkoa

Euskal enpresariek Txina, Maroko, Aljeria eta Indiako ordezkari eta aholkulariekiko bilerak eskatu dituzte gehienbat. Afrikari, Ekialde Ertainari eta Asiari buruzko lehen saioan 278 bilera egin dira, iaz baino (148 bilera) %87,83 gehiago. Eusko Jaurlaritza 62 herrialdetara hedatzen da SPRI Taldearen bidez; 16 enpresa bulego ditu 14 herrialdetan eta aholkulari bana 48 herrialdetan. Iaz euskal enpresentzako 422 proiektu egin ziren 59 merkatutan. Martxoaren 14an bukatuko dira astean behingo hiru saiotan antolatu diren SPRIko enpresa bulegoetako zuzendarien banan-banako bilerak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ordezkari eta aholkulariak ditu 62 herrialdetan SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez, eta euskal enpresariek batik bat Txina, Maroko, Aljeria eta Indiarekiko interesa erakutsi zuten Industria Sailaren ordezkari eta aholkulari horiekin iragan astean eginiko bileretan. Martxoan antolatutako hiru jardunaldiren bidez, Eusko Jaurlaritzak bere atzerriko sare osoa elkartu du, euskal enpresek aukera izan dezaten banan-banako bilerak egiteko SPRIk atzerrian dituen bulegoetako zuzendari eta aholkulariekin. Horrelako ekintzen bidez euskal enpresen atzerriko kudeaketa bultzatzen da, izan ere, iaz Euskadiko esportazioak 21.077 milioi eurora iritsi baitziren, aurreko urtean baino %20,1 gehiago.

Afrikari, Ekialde Ertainari eta Asiari buruzko lehen saioan 278 bilera egin dira, iaz baino (148 bilera) %87,83 gehiago, eta aipagarriak izan dira Txinari buruzko 35 bilerak, %150 hazi direlarik, Marokori buruzko 30ak (%58), Aljeriari buruzko 27ak (%80) eta Indiari buruzko 24ak (%100). Nabarmentzekoa da baita ere Hegoafrikari buruzko interesa %90 hazi dela eta 19 bilera egin direla.

Bilera horiek EAEko hiru hiriburuetan egin dira otsailaren 28tik martxoaren 1era. Aste honetan bertan, martxoaren 6tik 8ra, Europari buruzko saioak egiten ari dira eta datorren astean, hilaren 12tik 14ra, Latinoamerikako, Mexikoko, AEBetako eta Kanadako aholkulari eta ordezkariekiko bilerak egingo dira.

Afrika eta Ekialde Ertaina, bileren %82ko hazkundea

Afrika eta Ekialde Ertainari dagokionez, SPRIk Turkian duen zuzendariak eta beste 6 aholkularik 160 bilera egin dituzte, horrela beraz, bilera kopurua %82 hazi da 2011ko matxoarekin alderatuta. Bestalde, aipatzekoa da ordezkari berri bat dugula Angola eta Mozambikerako. Herrialdeei dagokienez, hauexek izan dira interes handiena piztu dutenak: Maroko, Aljeria eta Emirerri Batuak. Eta gehien hazi direnak Angola, Hegoafrika eta Aljeria izan dira.

Afrika eta Ekialde Ertaina
Bilerak herrialdeka
Guztira 88 160 82
Herrialdeak 2011 2012 % hazk.
Angola 21
Aljeria 15 27 80
Arabiar Emirerriak 17 23 35
Maroko 19 30 58
Hegoafrika 10 19 90
Tunisia 15 21 40
Turkia 12 19 58

Asia, %96,7ko hazkundea

Asiari buruzko bileretan parte hartu dute SPRIk Txinan duen zuzendariak, Asiako Proiektuen arduradunak, SPRI Indiako zuzendariak eta 3 aholkularik. Guztira, 118 bilera egin dituzte, beraz, bilera kopurua %96,67 hazi da 2011ko martxoarekin konparatuta. Aipatzekoa da, bestalde, aholkulari berri bat dugula Australiarako. Hauek izan dira euskal enpresarien interesa gehien piztu duten herrialdeak: Txina, India, Malaysia-Indonesia-Singapur eta Japonia. Eta gehien hazi direnak Txina, India, Thailandia eta Japonia izan dira.

Asia-Pazifikoa
Bilerak herrialdeka
Guztira 60 118 96,67
Herrialdeak 2011 2012 % hazk.
Txina 14 35 150
India 12 24 100
Malaysia, Indonesia, Singapur 13 17 30,7
Thailandia 0 9
Japonia 0 12
Vietnam 8 3 -62,5
Korea 13 5 -61,54
Australia 0 10
Filipinak 0 3

Bileren testuingurua

SPRI Sarearen Merkataritza arloko ekimen hau Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren nazioartekotzea sustatzeko estrategiaren barruan sartzen da, 2010-2013 Lehiakortasun Planean ageri den bezala. SPRIko enpresa bulegoak eta aholkulariak oso pieza garrantzitsuak dira nazioartekotze estrategiaren barruan, 62 herrialdetara hedatzen baitira; soilik iaz 1.700 laguntza eskaini zizkieten euskal enpresei eta 422 proiektu gauzatu zituzten 59 merkatutan.

SPRIk, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dizkie euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko bere nazioarteko sarearen bidez:

  • Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
  • Atzerriko merkatuan komertzialki sartzeko aukera.
  • Atzerrian merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko laguntza.
  • Behin-behineko kokapena SPRIren Negozio Zentroetan.
  • Prospekzio bidaia indibidualizatuak antolatzea.
  • Tramiteekin laguntzea.
  • Tokiko agintariekin eta administrazioekin harremanetan jartzea.
  • Finantza arloko laguntzak

Partekatu

Beste berri batzuk