Akitania, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz haraindiko partzuergoaren lehen jardunaldia Policlínica Gipuzkoan
Gaur, Poliklinica Gipuzkoa-n COMPETITIV’eko proiektua aurkeztu egin da, mugaz haraindiko kolaborazioko enpresetako ekosistemaren garapena helburu bezala duen plana eta entitateak, mugaz haraindiko lankidetzan oinarrituz eta lukuak, zentro teknologikoak eta garapen ekonomikoko Pays Basque-Aquitaine-ko, Euskadiko eta Nafarroako agentziak ekarriz.
Quirónsalud mugaz haraindiko partzuergo berri honen parte da eta etorkizunerako sinergia berriko sorrera bilatzen du zerbitzu hobea berrikuntza plataforma berriei esker eskaintzeko.
Argazkian posatzen: Sonia Roussel doktorea (Gipuzkoako Quirónsalud Zuzendari Mediko Asistentziala, Sergio Villaba (Sodena) Olga Irastorza (Competitiv’eko), Usue Lorenz (Orkestra), Isabel Urrutia (IMQ), Joseba Vidorreta (Euskal Herriko Quirónsalud Lurralde- Zuzendaria) eta David Villares (Euskal Herriko Quirónsalud Erosketetako Arduraduna)
Quirónsalud taldeari buruz
Quirónsalud da Espainiako ospitale-talderik garrantzitsuena, Europako hirugarrena. 12 autonomia erkidegotan dago, teknologia aurreratuena dauka eta 6.200 ohetik gora dauzka
80 zentrotan baino gehiagotan (Jiménez Díaz Fundazioa, Ruber, La Luz klinika, Teknon, Dexeus, Gipuzkoa Poliklinika, etab.), eta goi-mailako espezializazioa eta nazioartean ospea daukaten profesionalen taldea ere bai.
Irakaskuntzaren sustapenean (gure ospitaleetatik zazpi unibertsitate-ospitaleak dira) eta ikerkuntza mediko-zientifikoan dihardugu (FJDren Osasun Ikerkuntzako Institutua daukagu, Ikerkuntzaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Estatu Idazkaritzak egiaztatutako ikerkuntza zentro pribatu bakarra).
Halaber, gure arreta-zerbitzua zeharkako unitateetan eta sareetan antolatuta dago, zentro ezberdinetan jasotako esperientzia optimizatzea eta gure ikerkuntzen translazio klinikoa ahalbidetzen dutelarik. Gaur egun, Quirónsalud taldeak 1.600 ikerkuntza-proiektutik gora ditu martxan Espainia osoan, eta haren zentroetako askok puntako lana egiten dute arlo horretan. Halaber, aitzindariak dira espezialitate hauetan: kardiologia, endokrinologia, ginekologia, neurologia eta onkologia, besteak veste.