Alexander Arriola Lizarriturri, SPRIko zuzendari nagusia

Gipuzkoa

Gaur goizean SPRIko Administrazio Kontseiluak Alexander Arriola Lizarriturri izendatu du Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateko (SPRI) zuzendari nagusi. SPRI Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako sozietate publikoa eta Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia da, Euskadiko enpresa-sarearen zerbitzura dago eta bere helburua da euskal enpresak sustatu eta bultzatzea.

Alexander Arriola Lizarriturri aurten 32 urte beteko dituen sozietate honen hamargarren zuzendari nagusia da. Eibarren jaioa, industri antolakuntzako eta informatika kudeaketako ingeniaria da eta bost hizkuntza dakizki. Bere karrera profesionaleko azken sei urteetan zuzendaritzako goi-karguko postuak bete ditu Txinan bi euskal enpresentzat, Gamesa eta Cie Automotive-entzat, eta erosketen zuzendari izan da bi kasuetan.

SPRI Taldeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko aurrekontuaren %75 kudeatzen du, zerbitzu, programa, inbertsio eta diru-laguntzen bidez. Hauek dira SPRIren kudeaketa arloak: nazioartekotzea, teknologia, I+G, informazioaren teknologia, ekintzailetza, proiektu estrategikoak (nanobasque eta biobasque), azpiegiturak (Sprilur) eta arrisku kapitala (Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatea).

SPRIren ildo estrategikoek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finkatutakoei erantzuten diete eta oinarrizko jarduera hauetara bideratzen dira:

Finantzaketa indartzea:arreta berezia enpresen finantzaketari.

  1. Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema berrordenatzea.
  2. Geure gaitasunetan oinarritutako dibertsifikazioa: industri sektore tradizionalen lehiakortasuna hobetzea, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde eginez eta egitura dibertsifikatuz bai sektore berrietara eta bai hazkunde potentzial handiko eremuetara  (hala nola, ekonomia berdea, energia, “hiri adimendunak” edo “S3” delakoak – Espezializazio Adimenduneko Estrategiak-). Dibertsifikazio prozesu horrek geure produkzio-ehunaren eta geure eragile zientifiko-teknologikoen gaitasunetan funtsatu behar du, eta oinarritzat hartu behar ditu, besteak beste, teknologia konbergenteak (bio,nano-mikro, IKTak).
  3. Jarduera kate osoak sustatzea: aurrera egitea herrialdeko jarduera ekonomikoa osatzen duten eta elkarrekin erlazionaturik dauden balio kateen klusterizazioan, klusterren jatorrizko filosofia berreskuratuz; hala, klusterrak protagonista nagusi izango dira gure lehiakortasunaren garapenean.
  4. Nazioartekotzea: Herrialde markarako estrategia integral bat garatzea, Euskadi nazioartean ikusarazteko eta kokatzeko. Nazioartekotze politikak ardatz ere hauek izango ditu: segmentazioa, sistemako beste eragile batzuekin lankidetzan aritzeko mekanismoak bilatzea enpresen premiei hobeto erantzuteko, eta Jaurlaritzaren ekintza enpresentzat potentzial handia duten herrialde eta eskualde kopuru mugatu batean zentratzea.
  5. Enpresaren eta ekintzailearen papera indartzea: enpresaren eta enpresaburuen papera birbaloratzea  jarrera eta jarduera ekintzailea sustatzeko. Ekintzailetzarekiko eta batez ere barnekintzailetzarekiko konpromisoa berritzea.
  6.  Eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea gobernamenduaren maila guztietan.
  7. 8.     Euskadi lurralde erakargarri bezala: Euskadi lurralde erakargarri bihurtzea enpresa proiektuen garapenerako, ez bakarrik gure erakunde eta ekintzaileentzat, baina baita ere atzerriko inbertsiogileentzat.

Partekatu

Beste berri batzuk