Aliantza osatu dute Telespazio Taldeak eta Satlantis-ek, Lurraren behaketaren merkatuan eraldaketa digitala bultzatzeko
Bi enpresek akordio bat sinatu dute Parisen, EO Summit goi-bileraren testuinguruan, Telespazio Taldearen baldintzak eta hark adierazitako interesa zehazteko. Baterako inbertsio-erronda egitea da asmoa, Satlantis-en gainerako bazkideekin (Everis, Orza, Ekonomia Ministerioa [AXIS-ICO] eta Eusko Jaurlaritza, besteren artean)
Lurra denbora errealean behatzeko konstelazioa garatzeko erabiliko dira diru-iturriak, EO edo lurraren behaketarako zerbitzu aurreratuen plataforma digitalaren osagarri
SATLANTISen teknologia giltzarria izango da, satelite oso txikitan txerta daitezkeen bereizmen oso handiko kamara bereziak eraikiko baititu. Hala, bezeroek denbora errealean eskura izango dute berbisitaren eraginaren gaineko informazioa, inbertsio arrazoizkoagoak eskatzen dituzten konstelazioen bidez
e-GEOSeko CEO eta Telespazio-ko geoinformazioko negozio-zuzendari Massimo Claudio Comparinik baieztatu zuenez, “Egun ematen ari den eraldaketa digital azkarrean, big data edo datu masibo espazialek berebiziko garrantzia izango dute adimen lehiakorra hornitzeari dagokionez, geroz eta erabiltzaile-komunitate eta sektore gehiagoetan. Amaierako bezeroa kokatzen da eraldaketa horren guztiaren erdigunean, eta haren datu-beharrak asetzen dira, hala nola hondamen naturalak monitorizatzeko, itsas trafikoa kontrolatzeko, doitasunezko nekazaritzarako eta bezero berri kopuru izugarria izango duten bestelako aplikazio klasikoetarako. Guretzat hain garrantzitsua den negozio digital berri horretan, SATLANTISen teknologia funtsezkoa da. Gure produktu sorta denbora- eta espazio-bereizmen handiko datu berriekin osatzeko modua zehaztu beharko dugu azterlan honen bidez”.
SATLANTISeko CEO Juan Tomás Hernaniren hitzetan, gainera, “lankidetza horri esker, TELESPAZIOren ezagutzaz eta merkatuaz baliatu ahal izango gara, geoinformazioaren alorrean diharduen operadore globalik adituenen artean baitago. Denbora errealeko datuak ematen dituzten behaketarako mikrosateliteen konstelazioak eraiki eta operatuko ditugu azpiegitura erabakigarriak babestu eta zaintzeko (oliobideak, kostalde-lerroak, mugaldeak, abiadura handiko trena, etab.), Satellite as a Service delako kontzeptu modernoa erabilita. Bezeroen behaketa-beharrak garaiz asetzeari begira, upstream (sateliteak) eta downstream (geozerbitzuak) teknologiak integra daitezkeela frogatzen duen adibide garbia da TELESPAZIO-SATLANTIS”.