“Aliantzak eta prestakuntza dira krisiaren aurkako giltzarriak”, baieztatu du Tomás Iriondok, Gaiako zuzendariak

Bizkaia

230 enpresa, enpresa-talde eta zentro teknologiko biltzen dituen Telekomunikazioen Euskal Klusterrak (Gaia) krisi egoera honetan hazten jarraitzea aurreikusten du. Bere negozio kopuru osoak gorakada nabarmenak izan ditu hainbat ekitalditan zehar, baina elektronikaren euskal industriak kopuru baxuagoak aurreikusten ditu eta aurten bere fakturazioa %2 edo %3 areagotuko da soilik, ia 3.400 milioi eurora arte. Gaiako zuzendari nagusi Tomás Iriondok azpimarratu duenez, nahiz eta zortzi hilabeterako aurreikuspenak egitea zaila izan, “2009. urtea nola amaitzen den arabera, berriz ere hazkunde nabarmenak ikusi ahal izango ditugu”. Adierazi du ere, hemendik aurrera, erronka zerbait berri egiteko hirugarrenekin lankidetzan aritzean datzala eta I+G+B inbertsioak ez egiteak etorkizunean lehiakorrak izateko prest ez egotea berekin dakarrela.

Partekatu

Beste berri batzuk