Ana Arenaza: Ibermáticako prestakuntza- eta garapen-arduraduna

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Enpresaren jarduera…

Ibermática informazioaren teknologien zerbitzuetako konpainia da

Bereizgarriak…

Gure balioak honako hauek dira: zinezkotasuna, gogo bizia, egokitzeko gaitasuna eta erantzukizuna

Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…

Konpromisoan eta jarrera arduratsuan sinesten dugu egiten dugun gauza bakoitzean. Ziurtasunez, espiritu praktikoaz, erabakitasunez eta xehetasunak zainduz lan egiten dugu. Teknologiaren atzetik pertsonei soluzioak ematen dizkieten pertsonak daudela erakusten dugu.

Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue? …

Antzeko interesak eta egoerak dituzten enpresekin harreman-sarea ezartzeko aukera, ardurak eta esperientziak elkarrekin trukatzeko; enpresa horiekin batzuetan elkarlanean jarduten dugu eta, beste batzuetan, lehiatu egiten gara.

Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du…

Ikuspegi globala, malgutasuna, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, kultura anitzeko taldeak kudeatzeko gaitasuna.

Ez, ordea:

Huts egiteko beldurrik eta konfort-eremua mugatu

Eta enpresen munduko erreferentzia bat aipatzekotan?

Indra Krishnamurthy Nooyi enpresaburu estatubatuarra da; Indian jaio zen. PepsiCoko presidentea eta  zuzendari exekutiboa (CEO) izan zen. Aldi berean, enpresan aginte gehieneko postua bete zuen lehen etorkina eta lehen emakumea izan zen, emakume bat buru duen munduko enpresarik handienean.

Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…

Ibermática J eta, beste erantzun bat eman behar badut,  King, Candy Crush jokoaren (besteak beste) enpresa; erakundea pertsonetan eta bertako profesionalen beharretan oso zentratuta dago. Bereziki interesgarria da bere taldeetan dagoen profilen konbinazioa: filosofoak, pedagogoak, musikariak, informatikariak…

Talentuak hauxe dakar berarekin…

Jarrera, ikaskuntza, motibazioa… Elikatzen ez bada, alferrik galtzen da.

Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?

Guk funtsezko apustu bat dugu, junior talentua erakartzea, Junior University of Ibermática ekimenaren bidez. Etengabe dihardugu harremanetan unibertsitateekin eta prestakuntza-zentroekin, ikasleek enpresa-munduan lehen urratsak gurekin emateko.

Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut…

Bidaietako argazkiren bat; orain, Taktshang-eko (Tigrearen Habia) bat dut, Butaneko tenplu budista ezagunekoa.

Partekatu

Beste berri batzuk