APTEFORMA: Parke teknologikoetako prestakuntza ikasgela digitala
APTEFORMA zerbitzuaren xedea parke zientifiko eta teknologikoetako langileen lehiakortasuna, profesionaltasuna, eta, azken buruan, talentu digitala areagotzea da, baita enpresa horien eraldaketa digitalean laguntzea ere
Onlineko espazio bat da, eta, hartan, eduki interesgarriak aurkituko dituzue. Erakargarriak dira, hainbat formatutan prestatu baitira (MOOC ikastaroak, prestakuntza pilulak, bideo gisako pilulak, autoprestakuntzako ikastaroak, gidak eta infografiak). Izan ere, enpresa inguruneko teknologia disruptiboekin lotuta dauden edukietara egokitzen dira; esate baterako, blockchain, 4.0 industria, adimen artifiziala, eraldaketa digitala, smart cities, edge computing, errealitate areagotua, big data, 3D-tan fabrikatzea eta inprimatzea…
Zerbitzua doakoa da eta parke teknologikoetan dauden enpresetako eta erakundeetako langileentzat da soilik.
Atxiki den dokumentuan, zerbitzuari buruzko informazio gehiago dago eta izena nola eman ere azaltzen da.