APTEren urteko lehen Batzar Orokorrean parte hartu du Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak

Araba

  • Jose Miguel Corres, Elkarteko lehen presidente-orde izendatu zuten atzo Terrassan egindako batzarrean.
  • Batzar Orokorrean aurkeztutako urteko datuen arabera, gora egin du Parke Teknologikoetan kokatutako enpresa kopuruak, baita I+G enpleguak ere.

APTE, Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak, aurtengo lehen Batzar Orokorra egin du Terrassan, iazko balantzea egin, hurrengo erronkak finkatu eta Zuzendaritza Batzordea eguneratzeko. Jose Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoetako presidentea Zuzendaritza Batzorde horretako lehen presidente-orde izendatu dute, parte hartu duen APTEren lehen Batzar Orokorrean.

Datuei dagokienean, APTEko kide diren parkeetan kokatutako enpresa kopuruak gora egin zuen iaz, %2,9 hain zuzen ere, 6.206 enpresa izatera iritsiz. Fakturazioak behera egin du, %7,1. Enpleguari dagokionez, 2012.urte amaieran 146.669 langile zeuden parkeetan, aurreko urtean baino %5 gutxiago, baina I+G jardunetan ari diren langile kopuruak gora egin du. Honek esan nahi du parkeetako enplegua espezializatzen ari dela I+G jardunetan.

Informazio osoa ikusteko: www.apte.org

Partekatu

Beste berri batzuk