Arabako Foru Aldundiak eta IKZ Energigunek aurrera egin dute energia metatzeko sistema berrien aldeko apustuan

Araba

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak berritu egin du IKZ Energigune zentroarekiko hitzarmena, solido egoerako baterien eremuan lan egiten duen laborategia indartzeko

cic energiguneArabako Foru Aldundiak eta IKZ Energigune Fundazioak irmo eusten diote energia metatzeko sistema berriak garatzeko asmoari, eta horretxegatik berritu dute bien arteko elkarlan hitzarmena.  Duela urte batzuetatik hona, foru erakundeak lagundu egiten ditu zentro horrek energiaren arloan gauzatzen dituen ikerkuntzak; izan ere, lan horiekin, aurrera egin dute arlo horretan, eta aurrerantzean ere sustatu nahi dituzte, IKZren eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailaren artean sinatutako 75.000 euroko elkarlan hitzarmenaren bidez.

Neurri horiekin, Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen entitate horrek, aurrerantzean ere, duela sei urtetik hona daramatzan ikerkuntzak egingo ditu; aurrerantzean, baina, asmoa da indartzea egoera solidoko baterien arloko laborategi ekipamendua . Halaber, RIS3-Energia Arabako Lurralde Historikoan estrategia hedatzen laguntzearren, IKZ Energiguneak, geroan ere, energia metatzeko proiektu bat gauzatuko du, eta, horretarako, ekipamendu hori eskuratu beharra du.

Gogorarazi beharrekoa da ezen IKZk, energia metatzeko sistema berrien arloan, emaitza esanguratsuak lortu dituela sodio-ioizko baterien arloan, eta horrek bultzatu ditu zeramika eta polimero elektrolitoen arloko azterketak sakontzera.
Pilar García de Salazar diputatu nagusi eta Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua gaur izan da IKZ Energiguneren instalazioak ikusten, eta ziurtatu du “ikerketa zentro horretan egiten den lana Arabaren onurarako izango dela gero ere, energia metatzeko teknologia nagusiak garatzen ari diren Europako 5 ikerketa gune onenetako bat izaki, Arabako Teknologia Parkean kokatua.”

Partekatu

Beste berri batzuk