Arabako Parke Teknologikoak espazioen eskaintza hobetu du presio lehiakorragoekin
Datozen lau urteotarako plan estrategikoaren barruan, Arabako Parke Teknologikoak espazioen eskaintza-kanpaina bat abiatu du, tarifen jaitsiera garrantzitsuarekin, berrikuntza eta enpresa-talentuaren kontzentrazio handieneko ingurunea duen espazioan enpresa berriak ezartzea ahalbidetzeko.
E3, E4, E5, E6, E7, E8, eta E9 eraikinek izendapen berriak jaso dituzte
Arabako Parke Teknologikoak Parkeko eraikinetan alokairu-eskaintza berriak dituen kanpaina bat abiatu du. Horretarako, alokairuko tarifetan hobekuntza garrantzitsua egin dute, egungo egoerara egokituta. Datozen lau urteotarako Plan Estrategikoan sartutako ekimena da, hala, Arabako Parkearen moduko ingurune paregabean enpresa berriak ezar daitezen ahalbidetzeko. Hala, sortu berri diren enpresek nahiz dagoeneko ibilbidea finkatuta dutenek aukera izango dute ingurune iraunkor eta kalitateko ingurune batean kokatzeko; hain zuzen ere, inguruneak beste enpresa-ingurune batzuetatik bereizten duen balio erantsi ugari ditu.
Arabako Parke Teknologikoak, Euskadiko enpresa-berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren erreferentzia izanik, aukera eskaintzen du orain, prezio lehiakorragoekin, hango eraikinetan instalatzeko eta enpresei laguntzeko, elkarren artean, eragile teknologikoekin eta unibertsitateekin teknologia-transferentzia eta ezagutza-trukaketa ahalbidetuz, eta hala, enpresa berritzaileak sortzea eta haiek haztea bultzatzen du.
Era berean, Arabako Parke Teknologikoak enpresen eta bertako langileen egunerokotasunerako zerbitzu ugari ditu, jatetxea, garraioa, banku-zerbitzuak, liburutegia, jangela, formakuntza, kirol eta aisialdiko jarduerak, aldagelak eta abar.
IZENDAPEN BERRIAK
Arabako Parke Teknologikoak aurkeztutako beste berrikuntzetako bat da eraikinetako batzuen izendapena aldatuko duela, izaera bereizlea eta ezagutzeko errazagoa izan dezaten, zientzialarien izenak hartuko baitituzte. Parkeko eraikinei izena aldatuko zaie, haien jatorriko izenak mantenduko ditugu eta honako izen hauekin osatuko ditugu:
E3 eraikina: Alexandriako Hipatia
E4 eraikina: Juan de la Cierva
E5 eraikina: Leonardo Da Vinci
E6 eraikina: Albert Einstein
E7 eraikina: Rosalind Franklin
E8 eraikina: Jocelyn Bell
E9 eraikina: Marie Curie
Datozen egunetan, Parkeak eraikin horien sarrerak seinaleztatu eta errotulatuko ditu dagozkien zientzialarien argazkiekin.