Arabako Parke Teknologikoko Enpresek Gasteizko alkateari aurkeztu dizkiote proiektuak
Gorka Urtaran alkateak, enplegu eta garapen ekonomiko iraunkorreko zinegotziarekin, Nerea Melgosarekin, eta Euskadiko Parke Teknologikoen zuzendari nagusiarekin, Itziar Epalzarekin, batera, Praxis Pharmaceutical Taldea, SPC eta Idec enpresak bisitatu ditu
Euskadiko Parkeen zuzendari nagusiak, Itziar Epalzak, Gasteizko alkate Gorka Urtarani eta enplegu eta garapen ekonomiko eta iraunkorreko zinegotzi Nerea Melgosari harrera egin die Arabako Parke Teknologikoan. Bertan, zenbait enpresatara bisita egin dute, gaur egun esku artean dituzten proiektuetako batzuk aurrez aurre ezagutzeko.
Alkateak Gasteizen (Arabako Parke Teknologikoa bertan dago) garatzen diren oinarri teknologiko eta berritzaileko proiektuak ezagutzeko adierazitako interesaren ondorioz gertatu da.
Praxis, SPC eta Idec Ingeniería y Desarrollo de Composites enpresek aurkeztu ahal izan dizkiete bisitariei enpresetako egunerokotasuna, lantzen ari diren etorkizuneko proiektuak eta Arabako Parke Teknologikoaren moduko ingurunearen alde egindako apustua; izan ere, parkea lurraldeko talentuaren eta berrikuntzaren katalizatzailea da, eta Gasteizko hirian, eta ondorioz, Arabako lurralde osoan, industria-egituraren barruan duen garrantzia oso handia da.
Praxis Pharmaceutical taldea Osasun Zientzien arloan lan egiten duen konpainia da. Parkean sortu zen eta gaur egun hedapen fasean dago, Europan eta Latinoamerikan presentzia du.
SPCk enpresak autonomo eta partikularrentzat smart irtenbideak diseinatzen eta merkaturatzen ditu, produktibitatea areagotzeko eta helburu korporatiboen lorpena bermatzeko.
Idec Ingeniería y Desarrollo de Composites enpresa autoklabetik kanpo konposite aurreratuen eremuan merkatuari irtenbide osoak ematen erreferentzia da. Idec-ek BIC Araban hasi zuen enpresa-jarduera eta gaur egun bi egoitza propio ditu Parkean.