Arabako Teknologi Parkeak Buber sarien ekitaldia hartuko du abenduaren 12an

  • Dolors Reig, Psikologian eta gizarte-ingurunean, berrikuntza sozialean eta 2.0 hezkuntzan espezialista den El Caparazón Akademiaren buruak hitzaldia eskainiko du, sare sozialak eta hezkuntza jorratzeko.
  • Internet & Euskadi Elkarteak sustatutako ekitaldiaren hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa.

Dolors Reig hizlaria gonbidatuko dute hamaikagarren Internet & Euskadi Buber Sarietara. Sariok 2013ko abenduaren 12an emango dira Arabako Teknologia Parkeko auditoriumean, Miñaon. Psikologian eta gizarte-ingurunean (sormena, 2.0 hezkuntza, gamifikazioa, hiperindibiduoaren psikologia, etab.) espezialista den El Caparazón Akademia zuzentzen du Reigek eta elearning alorreko berrikuntza-arduraduna ere bada INESDIn.

Dolors Reigek askotariko gaiak ikertzen ditu, horiei buruz idazten du eta horien gaineko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditu. Besteren artean, hauek dira: berrikuntza soziala, elkarlaneko inguruneak, komunitateen dinamizazioa, soziologia sare sozialetan, internet-joerak, 2.0 enpresa, gizarte-inguruneak, ikaskuntza, 2.0 hezkuntza, hezkuntza-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, ziberkultura, psikologia soziala, marketina, etab.

Dolors Reigen agerpenaren ondoren Buber 2013 sariak emango dira, euskal internautek ondoko alorretan egindako lana golardoatzeko: web edo blog korporatiboa; web edo blog pertsonala; software askeko weba edo aplikazioa; euskarazko weba edo aplikazioa; aplikazio mugikorra; eta web edo proiektu solidarioa.

2013ko Internet & Euskadi Buber Sarietarako hautagaitzen aurkezpena azaroaren 7an hasi zen eta hilaren 20an, asteazkenean, bukatuko da. Online bozketak egiteko aukera egongo da azaroaren 29ra arte.

Informazio gehiago  www.interneteuskadi.org web gunean