Arabako Teknologi Parkeko E8 eraikina inauguratzea

Joan den otsailaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak E8 eraikina inauguratu zuen Arabako Teknologi Parkean. Ekitaldian parte hartu zuten baita ere Berrikuntzaren eta Ekonomia Sustapenaren Saileko foru diputatua, Arantza Zenarruzabeitia; Vitoria-Gasteizko alkateak, Patxi Lazcoz-ek; Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen presidenteak, Arabako Teknologi Parkeko zuzendariak eta Parkeko enpresetako eta enpresa, politika eta gizarte arloko ordezkariek.

E8 eraikina modernoa eta originala da, eraikuntza berrikoa, Coll-Barreu Arquitectos ingeniaritza estudioak diseinatutakoa; beste eraikin berezi batzuk ere egin ditu, esaterako Osakidetzaren (Euskal Osasun Zerbitzuaren) eraikin berria Bilbon.

Azpiegitura berri honetan enpresa berritzaileak jarriko dira, goranzko sektoreetan jarduten dutenak (bioteknologia, nanoteknologia, energia berriztagarriak, eta abar.) eta sektore helduetan jarduten dutenak (aeronautika, informazioaren teknologiak, ingeniaritza, eta abar).

Proiektu gakoa da Teknologi Parkea garatzeko, parkearenak diren eraikinetako bulegoetako asko hartuta baitaude. Sektore teknologikoetan -aurreratuak direnak edo Herrialdearentzat interesgarri izan daitezkeenak- enpresa berriak jartzea oinarrizkoa da enpresa ehuna garatu, modernizatu eta dibertsifikatzeko. Nekez lor daiteke garapen teknologikoa eta berrikuntza, arlo horretan apustu sendoa egiten ez bada.