Arabako Teknologia Parkea bertako enpresen laborategi bihurtuko da

Araba

Parkean dugun Oboid enpresak sarrerako bidean instalatu du doppler aforatzailea

2.500 ibilgailutik gora sartzen dira Parkean egunero 

untitledArabako Teknologia Parkea bertako enpresen produktu eta zerbitzuen enbaxadore onena bihurtu da. Duela hilabete baino gutxiago, Meteo for Energy enpresak Parkeko argiteria kudeatzeko proiektua abiarazi zuen eta, orain, BIC Araban dagoen Oboid enpresak jarri du proiektua martxan Parkearekin elkarlanean. Ildo horretan, Parkean finkatutako beste erakunde batzuekin batera gauzatuko dituen proiektu berriak ari da Parkea lantzen.

BIC Araban finkatuta dagoen Oboid enpresak ibilgailuen aforatzaile bat instalatu du Arabako Teknologia Parkean; hau da, bide jakin bateko ibilgailuen zirkulazioa zenbatzen dituen gailua. Zirkulazioari buruzko datuak ere ematen ditu; hala nola, ibilgailuak zer datatan, ordutan, abiaduratan ibili diren eta zer motatakoak diren.

“Aforatzailea” instalatzearen helburua Oboid enpresari sistemak ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko aukera ematea eta Arabako Teknologia Parkeari sartu-irteneko zirkulazioaren inguruko xehetasunak jakinaraztea da. Oso baliagarria izango da informazio hori etorkizuneko jardueretarako.

Arabako Teknologia Parkea, dituen inguruneari eta azpiegiturei esker, Parkean bertan prestatu eta jaiotzen diren produktu eta zerbitzu berritzaileen erakusleihorik onena bihurtu da.

Partekatu

Beste berri batzuk