Arabako Teknologia Parkean branding-az hitz egingo dugu Pedro García Noblejas adituarekin
Maiatzaren 12an 9:30etik 11:30ra, Arabako Teknologia Parkean branding-a izango hizpide
Horretarako, gurekin izango dugu Pedro García Noblejas aditua konferentzia honen bidez: “Arrakasta duen marka eraikitzea: brandingaren eraldaketa eta erronka berriak”. Bertan, enpresa batek duen elementu garrantzitsuenaren, markaren, inguruko alderdi guztiak eguneratuko dizkigu.
Pedro García Noblejas madrildarra Enpresa-zientzietako lizentziatua da European Business School-en eta bere jarduera profesionala GBS Finanzas-en garatu du. Bertan, manager-a eta Interbrand-eko marketineko zuzendaria izan da, eta gaur egun Business Developpent Director-a da Saffron Brand Consultans-en.
Bere hitzaldian, brandingarekin lotutako alderdi hauek landuko ditu:
– Zer eragin dute player berriek sendotuta dauden marken biziraupenean?
-Ba al dago irabazlerik New Power vs. Old Power borrokan?
-Ba al dago oraindik marka “iraunkorraren” estrategiarik?
– Iritzia adierazteko gero eta botere handiagoa duten kontsumitzaileentzat marka esanguratsua eraikitzeko gakoak.
Brandinga marka bat egiteko eta eraikitzeko prozesua da. Haren balioan eragiten da bezeroarentzat zein jabe den enpresarentzat.