Arabako Teknologia Parkean “Garapen Jasangarriko Helburuak” erakusketa egongo da ikusgai
Ekimena Arabako Foru Aldundiak bultzatu duen eta Arabako Teknologia Parkea kide den Garapen Jasangarriaren Aldeko Arabako Aliantza 2030 izenekoan sartuta dago.
Atxikipen mota horiek Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko 2017-2020 Plan Estrategikoaren baitan kokatu behar dira eta sozialki arduratsua den erakunde gisa kontsolidatzeko bidean aurrera egitea du xede
Maiatzean eta ekainean, Arabako Teknologia Parkeko eraikinetan ikusgai egongo da “Garapen Jasangarriko Helburuak” izeneko kuboen erakusketa Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Erakusketak txirotasuna desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztion oparotasuna bermatzeko Garapen Jasangarriaren Aldeko Arabako Aliantza 2030ek zehaztutako Garapen Jasangarriko 17 Helburuak biltzen ditu. Erakusketara joaten direnek Garapen Jasangarriko Helburuak Araban eta Parkean nola lantzen dituzten ikusi ahal izango dute.
Foru Aldundiak bultzatu du ekimena eta Arabako Parkea aliantza horretako kide da. Horren helburua da inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak batzea, eta Araban eta planetako gainerako tokietan bizi direnen ongizatea hobetzea.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeek osatzen duten Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, 2017-2020ko Plan Estrategikoaren baitan, sozialki arduratsua den erakunde izateko konpromisoa jasotzen du puntuetako batean. Horretarako, konpromiso hori sendotzeko asmoz, lanean eta aurrera egiten jarraitzen du.