Argentinako enbaxadoreak Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea bisitatu du

Araba

IMG_2636Euskadiko Pare Teknologikoen Sareak nazioarteko bisitariak jaso ditu beste behin ere. Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalzak eta Bizkaiko Parkeko kudeatzaile Joseba Urbietak egin diote harrera Argentinako enbaxadoreari eta Eduardo Michel ministro kontseilariari.

Euskadira egiten ari den bidaia instituzionalaren esparruan, enbaxadoreak interes berezia agertu du Parkeen Sarea, haren bilakaera, Sarea osatzen duten enpresen egungo ekosistema eta 2017-2020 epealdirako Plan Estrategikoaren barruan gauzatzen ari diren proiektuak ezagutzeko.

Enbaxadorea Iñigo Urkullu lehendakariarekin ere bildu da Ajuria Enean.

Partekatu

Beste berri batzuk