Arrakastatsua izan da aurtengo Aula Parkes – Deusto Business School

Bizkaia

Sormena, estrategia eta berrikuntza: “Erronkatik merkatura”, horixe izan da aurtengo Aula Parkes ekimenaren izenburua. Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeetan burutu da, beste behin ere, Deusto Bussines School-ekin elkarlanean

DSC_0010Azaroan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeek berriz ere hartu dute Aula Parkes – Deusto Bussines School ekimena. Jada finkatuta dago eta helburu argiak ditu, besteak beste: estrategia berritzaileak bultzatzeko giltzarriak ulertzea; gaitasunak garatzea berritasuna balio bihurtzeko, eta, hala, merkatuan erronka arrakastatsua plazaratzeko; berrikuntzaren kultura sortzea; negozioaren ikuspegi orokorra zabaltzea eta ikuspegi estrategikoa sendotzea.

Oraingoan ere Deusto Business Schooleko adituek gidatu dituzte saioak. Hala, Enric Segarra irakasleak eta Francisco González Bree doktoreak ezagutza transmititu diete parte hartu duten zuzendaritza-kide, enpresaburu eta proiektu-kudeatzaileei. Bertaratutakoek oso positiboki baloratu dute bai gai sorta bai gelan erabilitako metodologia.

Partekatu

Beste berri batzuk