ASPEGI elkartearen sariak María Luisa Arriola Nietok (BIC GIPUZKOA) eta Ainhoa Lete Núñezek jasoko dituzte, Gipuzkoako 2021eko zuzendari onenaren kategorian eta enpresaburu onenaren kategorian, hurrenez hurren

Albisteak, Gipuzkoa, Konpromisoa

“Berdintasunean gehiago gara” da aitortza horren VI. edizioaren claim-a, eta emakumeek ekonomiaren alorrean egiten duten ekarpena ikusaraztea du helburu aitortzak

Gipuzkoako Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak (ASPEGI) BuntPlanet enpresaren fundatzaileetako bat eta CEO Ainhoa Lete Núñez eta BIC Gipuzkoa Berrilan sozietatearen zuzendari kudeatzaile Marisa Arriola Nieto hautatu ditu Gipuzkoako 2021eko enpresaburu eta zuzendari onenen sarietarako, hurrenez hurren. Sari-banaketaren ekitaldia datorren otsailaren 25ean izango da, Donostiako Aquariumean.

ASPEGI sariak bi kategoriatan banatzen dira 2016az geroztik: enpresaburua eta zuzendaria/profesionala. Sari horien helburua emakumeek ekonomiaren alorrean egiten duten ekarpena ageriko egitea da. Hala, sari horien bidez, emakume enpresaburuak, zuzendariak eta profesionalak saritu eta ikusarazi nahi dira, haien ibilbide profesionala publikoki aitortuz; izan ere, ibilbide horietan, ahalegin eta inplikazio profesionaleko faktoreak uztartzen dira, eta kudeaketaren alorreko ezagutza-maila handia da, baliabideak, lorpenak eta onurak lortzeko.

Nerea Ibáñez ASPEGI elkartearen lehendakariak zera dio: “Aurtengo bi saridunen profila azpimarratu nahi dugu, enpresaren alorrean eta emakumeen ekintzailetzaren alorrean erreferente baitira, are gehiago egun bizi dugun egoeran. Izan ere, enpresek ezinbestean egokitu behar dute, etengabe aldatzen ari den errealitatera eta ziurgabetasuna nagusi den egoerara, eta, beraz, zuzendaritza-taldeak hartzen dituen erabakiek berebiziko garrantzia dute egungo egoerak sortzen dituen erronka guztiei, zeinak bereziki emakumeei eragiten dieten, aurre egiteko”.

María Luisa Arriola Nieto, 90eko hamarkadako Gipuzkoako industria-sektoreko emakume bat, eta izaera ekintzailearen sustatzailea.

Zuzendari/profesional onenaren kategorian, ASPEGI elkarteak María Luisa Arriola Nieto hautatu du. BIC Gipuzkoa Berrilan sozietatearen zuzendari kudeatzailea da 1998. urteaz geroztik, eta ibilbide profesional zabala eta askotarikoa du. Egun, Bilboko Deustuko Unibertsitatean irakaslea ere bada, Ekintzailetza eta Barne-ekintzailetza eskolak ematen MBA-EMBA programan. Horrezaz gain, Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosoziala Masterrean (EHU) irakasle gonbidatua da, eta ekintzailetzako eta barne-ekintzailetzako estrategiari buruzko hitzaldi ugari eman ditu ikastetxeetan, instituzioetan eta erakundeetan, bai estatuan eta bai nazioartean. Alderdi horretatik, etorkizuneko belaunaldien artean izaera ekintzaile eta barne-ekintzaile berdinzaleagoa sustatzen aitzindarietako bat dugu profesional hau.

Maria Luisa Arriola, 90eko hamarkadako Gipuzkoako industria-alorrean, emakume bakarrenetako bat da makina-erramintaren sektorean abiatzeko prozesuen berringeniaritzaren inguruko aholkuak ematen zituena, zenbait erakundetan eman ere; laguntza ematen zieten enpresen lehiakortasuna eta emaitzak hobetzeko azken joerak AEBetatik inportatzen zituen.

Saridunak zera azaldu du: “Poz handiz jasotzen dut sari hau, ilusioz eta konbentzimenduz, Bic Gipuzkoan egiten dudan lanetik eta inplikaziotik ASPEGI Sarien helburuak babesten eta bultzatzen jarraituko dudala, erabaki irmoz: Gipuzkoan enplegua eta aberastasuna sortzea, Gipuzkoako emakume ekintzaileei, enpresaburuei eta zuzendariei beren eguneroko lanean balio eta ikusgarritasun handiena emanez, gaur eta etorkizunean Gipuzkoan gizarte justuagoa, solidarioagoa, berritzaileagoa eta lehiakorragoa lortzeko”.

Partekatu

Beste berri batzuk