Atzerriko inbertsiodun hiru proiektu Euskadin kokatzea ahalbidetu du Sprik
Urteko lehen seihilabetekoan hiru enpresa-proiektu ezarriko dira Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutik. Energia eta Informazio eta Komunikazio Teknologien sektoreekin lortutako proiektuok 150 lanpostu berri sortuko dituzte.
Spri, 07/02/2012
Hiru proiektu berri hauek erakarri izana, 2011.urteko martxoan eta Invest in Basque Country izenarekin, Spri Taldean (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren elkarte publikoen talde nagusia) sortutako sail berriaren lehen emaitzetako bat da.
Proiektu berri hauen eraketak amaiera ematen dio Spriren Nazioartekotze arloak egindako kudeaketa lanari; arlo honek 34 proiektu mobilizatu zituen guztira, gaur egun kudeaketa edo erabakitze prozesuan daudenak. Aurten, 50 proiektu inguru kudeatzea aurreikusten da. Spri Taldearen zuzendari nagusi Tomas Orbearen hitzetan “proiektuok heltze-prozesuak bi-hiru urte iraun dezake”.
Inbertsore izan daitezkeenen interés alorrak biofarmazia, aeronautika, automozioa eta ingurumena dira. Sektore hauek, “Lidera” estrategian barneratuta daudenak, estrategikotzat jotzen ditu Eusko Jaurlaritzak.
Spriren sail berriaren helburua da, enpresek beraien bikaintasun zentroak Euskadin ezartzea.