Austriako enpresa-ordezkaritza bat izan da bisitari Parkean
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Austriatik etorritako enpresa talde baten bisita jaso du gaur, parkearen sorrera, bilakaera eta egungo egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duelarik.
Oraingo honetan, energia elektrikoa eta mugikortasun iraunkorra izan dira ordezkaritza austriarraren interes guneak, hortaz Bidelek Sarearen erakusketa aretoa bisitatu dute Tecnalia eraikinean, Smart Grids proiektuari buruzko informazioa jasotzen zuten bitartean.
Energia elektrikoaren eta mugikortasun iraunkorraren arloan Euskadik duen ahalmen eta gaitasunak ezagutzeko, Tecnaliaz gain, beste enpresa batzuekin topaketa egin du Austriako ordezkaritzak, Batz, Idom, IK4 eta Ingeteam, besteak beste.