Azti – Tecnalia akuikulturako hondakinak txikiagotu ditu

Bizkaia

Itsas-laboreen Batzorde Aholku-emaileak (Jacumar), Azti-Tecnaliako zuzendaritza teknikoarekin eta Generalitat de Catalunyarekin, Xunta de Galiciarekin, Kanarietako Gobernuarekin eta Andaluziako Juntarekin elkarlanean, akuikulturako hondakinak txikiagotzeko, tratatzeko eta horiei probetxu ateratzeko teknikei buruzko “Técnicas de minimización, tratamiento y aprovechamiento de residuos de la acuicultura” egitasmoa gauzatu du Itsas-laboreen Plan Nazionalen Esparruan. Proiektu honen emaitzetako bat “Guía de Minimización de residuos de acuicultura” akuikulturako hondakinak txikiagotzeko gida da, Empresa Pública Desarrollo Agrario y Pesquerok, Itsas Zientzien Kanariar Institutuak, Irtak eta Azti-Tecnaliak batera garatutakoa eta akuikultura-enpresei zuzenduriko eta kutsaduraren prebentziorako laguntza-tresna.

Partekatu

Beste berri batzuk