Ezagutzarako sarbidea

Bizkaia

Nicholas Negroponte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen inaugurazioan egon da Bilbon eta horrek berebiziko garrantzia eman dio Innobasquek sustatzen duen ekimenari. Ingeniari estatubatuarrak informatikaren eta Interneten erabilera gutxien garatuta dauden herrialdeetako haurren artean zabaltzeko egindako borrokan aritu da merkeagoak diren ordenagailu eramangarriak ekoiztuz. Horrek, komunitate internautan sartzea ahalbidetzen die eta informazioaren nahiz ezagutzaren elkartrukerako atea irekitzen ere bai. Hori guztia, gutxienez unibertso digitalean, berdintsuagoa den mundu bat osatze aldera berak egindako ekarpenean.

Partekatu

Beste berri batzuk