CIC bioGUNE AEBetako Osasun Institutuen finantzaketa jaso du gibeleko eta koloneko minbiziari buruzko bi proiektu aztertzeko

Bizkaia

AEBetako Osasun Institutu Nazionalek bi milioi eurorekin finantzatuko dituzte minbiziaren inguruko bi ikerketa-proiektu. Egitasmo horietan Euskadiko Biozientzien Ikerketa Zentro Kooperatiboak (CIC bioGUNE) parte hartzen du Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatearekin (USC) batera. CIC bioGUNE eta USC lanean diharduten programen xedea gibeleko eta koloneko minbiziarekin loturiko molekula bat ikertzea da; izan ere, molekula horren erregulazioa gaixotasun bi horiei aurre egiteko diana terapeutiko posibletzat erabil daiteke.

Partekatu

Beste berri batzuk