Azti – Tecnaliak eta Mugaritzek hutsean egosteari buruzko tailerra antolatu
Azti – Tecnaliak Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitza berrian atzotik bihar arte, osteguna, “Kontrolatutako tenperaturan hutsean egostea (I. maila)” ikastaroa gauzatzen ari da. Mugaritz jatetxeko I+G taldeak antolatu du ostalaritzako profesionalentzat zuzendutako prestakuntza-proposamen hau, Azti-Tecnaliaren eta De Dietrich etxetresna elektrikoen enpresaren lankidetzarekin. Bere sustatzaileen hitzetan, ikastaro “oso praktikoa da”, eta bere helburua “bertaratutakoei kontrolatutako tenperaturan hutsean egosteko teknika ulertaraztea” da. Amaierako ontzian gauzatzen den egosteko edo tratamendu kimikoko teknika horri esker, “produktuen kalitate sentsoriala hobetu” ez ezik, “produktuek askoz gehiago iraungo dute eta gainera, osasungarritasuna eta egonkortasuna ongi asko bermatuko dira”.