B2B 2000-k martxan jarri du Fagor Electrodomésticos enpresaren web atari berria 2.0 teknologiarekin

Bizkaia

Kontsumitzaileek www.fagor.com/es web atariaren eduki guztiak komentatzeko eta baloratzeko beta dute. Bere ‘on line’ kanaletik honelako zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituen lehen industria taldea da

Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako B2B 2000 enpresak, ezagutzaren sistemak eta kudeaketa irtenbideak integratzen espezializatua, Fagor Electrodomésticos-en atari korporatibo berria (www.fagor.com/es) garatu du, honen ezaugarriak diseinu berritzailea, erabilpen erraza, eskaintza zabala aurkeztea eta, batez ere, erabiltzaileekin elkarri eragiteko erabateko moldaketa direlarik. Era honetara, Fagor Electrodomésticos buru belarri sartzen da Interneteko 2.0 teknologian, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei etxetresna elektrikoen multinazionalaren produktu eta zerbitzu guztiak komentatzeko eta baloratzeko aukera ematen dielako.

Fagor Electrodomésticos-en web atari berriak web industrialen artean erreferentea izateko helburua du, arlo honetan lehen aldiz eskaintzen delako erabiltzaileen balorazioak sartzeko aukera, esaterako, turismo eta hotelei buruzko gomendio webetan egiten den bezala.

Edukiak Estatuko lau hizkuntz ofizialetan dituen web atari berriaren garapenari esker kontsumitzaileek gehien baloratutako produktuak ikusi daitezke, eta baita, erabiltzaileen artean iritzirik onena duten produktu-sortak ere.

Honez gain, www.fagor.com/es ataritik Facebook bezalako sareetarako produktuen loturak eta Youtube kanalean bideo erakusgarriak ere sartzen dira. Era berean, Fagor Electrodomésticos-en produktu eta zerbitzuen berrikuntzak ikus ahal izateko bide laburrak ere daude.

Funtzionalitate berriak

Datozen asteetan atari berean, funtzionalitate berriak sartuko dira, esaterako web bilatzaileetan kokatze hobea lortzen duen 2.0 Prentsa Aretoa edo ‘on line’ kanalaren barnean sartzea edota produktuen bilatzaile bat ere. Gainera, Espainian Fagor Electrodomésticos-en atarian lortutako esperientzia guztia laister, multinazionalak presentzia duen herri orotara eramango da.

Fagorren web ataria martxan jari duen B2B 2000 enpresa (www.b2b2000.com) ezagutzaren sistemak eta kudeaketa irtenbideak integratzen espezializatua dago. Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako konpainiak bulegoak ditu Madrilen, Gipuzkoan, Asturiasen, Kantabrian, Errioxan, Bartzelonan eta Luxenburgon 200 langile ingururekin.

Partekatu

Beste berri batzuk